Ira 18
Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.
Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: Hizkuntza-teknologiak, I+G+B, SEPLN
Ira 01
Hizkuntza Zerbitzuen sailean jarduteko itzultzaile/zuzentzailea behar dugu (Erref.:HZ05). Hona hemen lan-deialdiaren ezaugarriak:
Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: Itzulpengintza, itzultzailea, lan-deialdia, zuzentzailea
Uzt 11
ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.
Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: baliabideak, corpusa, corpusgintza, elda, Hizkuntza-teknologiak, I+G+B, ikerketa, ixa, teknologia, zientzia
Eka 01
Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.
Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: gizarteratzea, Hizkuntza-teknologiak, I+G+B, ikerketa, LREC
Urt 28
Berriki eta oso denbora tarte txikian, bi web zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan teknologia hori. Artikulu honetan argiago azaltzen saiatuko gara CorpEus eta Elebilaren azpian dagoena.
Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: , , API, bilatzailea, corpeus, corpusa, corpusgintza, elebila, eusbila, gizarteratzea, Hizkuntza-teknologiak, I+G+B, tresnak
Urt 28
Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean, eta 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasotzen ditu. Euskararen, gaztelaniaren eta frantsesaren ondoren, euskal gizartearen ‘laugarren hizkuntza’ ingelesa dugula esan dezakegu, eta badakigu komunikazio-hizkuntza garrantzitsua dela gaur egun hainbat alorretan.
Horrenbestez, euskara-ingelesa hiztegiak ezinbesteko tresna dira, euskara eta ingelesa aurrez aurreko harremanean jarri nahi badira. Hiztegi honen bidez, Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak alor horretan dagoen aukera ugaritu eta hobetu nahi izan dute. Hiztegi hau tresna baliagarria da irakasle eta ikasleentzat, bai eta hizkuntzak lantzen edo hizkuntzekin lanean diharduten profesionalentzat ere.
Elixabete Etxeberria aritu da hiztegi honen zuzendari-lanetan, hiztegiaren diseinuaz Antton Gurrutxaga arduratu da, aholkulari eta zuzentzaile Antton Garikano eta Sarah J. Turtle izan dira, eta Irati Bereau, Aiora Jaka, eta Sahats Ugartetxea izan dira erredaktoreak.
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: Elhuyar dictionary, elkar, hiztegiak, Hiztegigintza
Urt 17
Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.
Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. Continue reading »
Written by Hizkuntza Zerbitzuak
Tags: anhitz, etortek, Hizkuntza-teknologiak, I+G+B, ikerketa, lankidetza