Martxoaren 25etik 27ra ospatu zen Edinburgon TAUS “Translation Automation User Society” erakundeak antolatutako foroa.
TAUSitzulpen-erabiltzaileak, teknologia-hornitzaileak eta itzulpengintzako enpresak biltzen dituen elkartea da. Edinburgon antolatutako foroak kode irekiko itzukpen-plataformak aurkeztea zuen helburu eta Elekako Iñaki Irazabalbeitiak OpenTrad sistema aurkeztu zuen. Hemen duzue ikusgari OpenTrad-en aurkezpena:
Txosten interegarria etorri zait esku artera.Can’t Read, Won’t buy: Why Language Matters du izena eta nazioartean web bidez produktuak eta zerbitzuak saltzeko hizkuntza zein inportantea den erakusten du.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko ekaineko alean Andoni Sagarnak artikulu interesgarria idatzi du hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriaren inguruan. Besteak beste, hizkuntzaren prozesamenduan oinarritutako aplikazioak heldutasunera eta merkatura iristen ari direla azaltzen digu, eta horiek lantzen dituzten industria batzuk indarra hartzen ari direla.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko maiatzeko artikuluan, Sir Tim Berners-Leek asmatutako World Wide Webak eta haren oinarrian dagoen HTML formatuak dituzten arazoak azaldu zituen Igor Leturiak, eta azaletik azaldu zuen zer den Berners-Leek berak proposatutako konponbidea, web semantikoa, alegia.
Artikulu honetan, web semantikoaren azpian dauden teknologiak eta adibideak azaldu ditu, eta hura egia bihurtzeko dauden arazoak ere bai.
Azken iruzkinak