urr 22
Joan den astean Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz-ek, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak, aplikazio onenaren saria irabazi zuen.
 
 anhitz

Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , ,

mai 26

Hizkuntzalaritzan eta, bereziki, hizkuntza-teknologietan, corpus konparagarriak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira azken urteotan. Artikulu honetan corpus konparagarriak zer diren, eta hizkuntzalaritzan nahiz hizkuntza-teknologietan zertarako balio dezaketen azaltzen saiatuko gara.

Testu-corpusak idatzizko dokumentuen bildumak dira, eta oinarrizko baliabideak dira hizkuntza naturalaren zenbait ezaugarri aztertu ahal izateko edota hipotesiak kontrastatzeko. Hizkuntza naturalaren prozesamendua egiteko behar den ezagutza inferitzeko ere oso garrantzitsuak dira. Hala ere, corpus-mota asko daude, eta, zereginaren arabera, batzuk aproposagoak dira besteak baino. Corpus konparagarriak, adibidez, antzeko testuez osatutako bildumak dira. Dokumentuak “antzekoak” direla esateko irizpide ezberdinak badaude ere Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , , , ,

mai 07

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:

UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.

Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean:

written by hizkuntza \\ tags: , , , , , , ,

ira 18

Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.

Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , ,

uzt 11

ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.

Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , , , , , , , ,

eka 01

Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.

Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , , ,

urt 28

Berriki eta oso denbora tarte txikian, bi web zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan teknologia hori. Artikulu honetan argiago azaltzen saiatuko gara CorpEus eta Elebilaren azpian dagoena.

Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , , , , , , , , ,

urt 17

Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.

Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. Continue reading »

written by hizkuntza \\ tags: , , , , ,