|
Aza 24
|
Ongi etorri Elhuyar blogakra. Hau zure lehen mezua da. Editatu edo ezabatu, eta blogan idazteari ekin!
———————
Bienvenido a Elhuyar blogak. Este es tu primer mensaje. Editalo o borralo y ¡comienza a escribir en tu blog!
Atalak
|
Ongi etorri Elhuyar blogakra. Hau zure lehen mezua da. Editatu edo ezabatu, eta blogan idazteari ekin!
Kaixo, Azkenaldian, ERParen kontua dela Linux erabiltzaileoi Windows erabiltzeko beharra sortu zaigu. Dauden aukeren artean VirtualBox izeneko programa erabiltzea erabaki dugu. Programa honi esker ez dugu ordenagailua berrabiarazten ibili beharko ERPa erabili behar dugun bakoitzean. VirtualBox kode irekiko dohaineko softwarea da. Sistema Eragile (SE) baten barruan beste bat erabiltzeko aukera ematen du. Guk Linuxen gainean XP erabiltzeko daukagu, eta artikulu honetan ematen diren jarraibideak kasu horretarako dira erabilgarri. Hala ere, virtualboxek beste hainbat SE erabili ditzake “hostalari” gisa. Programak .vdi luzapena duten fitxategiak erabiltzen ditu, disko gogorreko partizioak balira bezala. Fitxategi horien barruan beste sistema eragilea instalatzen du. Programa nola instalatu VirtualBox-en azken bertsioa instalatzeko hemen lortu daiteke. Bi bertsio daude eskuragarri: Ubuntu erabiltzen baduzue, programa zuzenean errepositorioetatik instalatzeko aukera dago (OSE bertsioa), pakete kudeatzailearen bidez. Terminaletik instalatzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
Erabilera, beste sistema eragile bat instalatu. Beste SE bat instalatzeko egin behar dugun lehenengo gauza, VirtualBox-en sistema eragile horrentzako “makina birtual” bat sortzea izango da. Programak laguntzaile bat dauka horretarako eta prozesu horretan gidatuko zaitu. Makina birtualaren sortzeko sistema eragilearentzako “partizio” bat (.vdi fitxategia) sortu behar da, zein SE instalatu nahi den adierazi eta zenbait ezaugarri zehaztu beharko dugu. Instalatu nahi den sistema eragilearen arabera, laguntzaileak ezaugarri gomendatuak ezarriko ditu, besterik esan ezean. Guk egindako instalazioetan 10 GBko .vdi fitxategiak sortu ditugu Windows XP instalatzeko, eta 192MB Ram memoria eman diogu SE “gonbidatuari” (192MB XPrentzat gomendatutako minimoa). Memoriaren inguruan ohar batzuk: Behin sistema eragile batentzako makina birtuala sortuta dagoela, sistema eragile horren cd edo dvd sartu, makina birtuala abiarazi, cd irakurgailua muntatzeko agindua emanda, eta instalazio prozesua jarraitu, beste edozein ordenagailutan egingo litzatekeen bezala. Sarea SE gonbidatuan Gure kasuan, windows xp hasieratzean, konturatu ginen sarerako sarbidea bagenuela, baina sare lokalean zeuden makinak ezin genituela atzitu. Hau gertatzen da, modu lehenetsi bezala makina birtuala NAT bidez konektatzen delako internetera. Arazoa konpontzeko sare “zubi” bat sortu behar da. Ondoren ematen diren jarraibideak Ubuntu 8.04rako balio dute. 1. Beharrezko paketeak instalatu 2. Hasi aurretik egungo sare interfazearen segurtasun kopia egin: 3. /etc/network/interfaces fitxategia editatu behar da, eta ondorengo kodearekin ordezkatu bere edukia: auto br0 # The loopback network interface “eth0″ zure egungo interfazea da. 4. Aldaketak gorde, eta eragina izan dezaten, sare zerbitzua berrabiarazi behar da: 5. Ondoren, virtualboxi gehitu behar diogu sortu dugun interfazea. Horretarako, /etc/vbox/interfaces fitxategia editatu behar da, bertan adieraziz, vbox0 gailua zein erabiltzailek eta ze interfaze erabiliko duen. Fitxategiaren edukia honela geratu behar da: 6. Aldaketek eragina izan dezaten, virtualbox-en sare zerbitzua berrabiarazi behar da: Listo, orain zubiak sistema eragileak berak kudeatuko ditu. Hala ere, zubia erabili ahal izateko, /dev/net/tun fitxategiaren gainean irakurketa eta idazketa baimenak behar dira. Hori egiteko: Fitxategi hori hala ere, sistema eragileak abiarazten den bakoitzean sortzen du, lehenetsitako baimenekin. Baimen lehenetsiak guk nahi ditugunak izan daitezen, /etc/udev/rules.d/20-names.rules fitxategia editatu eta aldatu: Lerro hau: Beste lerro honekin: Besterik ez. Txapa hau lagungarri izango zaizuelakoan gaude…
Perleko tie tipiko bidez edo python anydbm bidez sortutako fitxategiak C++etik modu erosoan irakurtzeko eta idazteko balio du liburutegi honek. C++en datu-base (konfigurazioa, hiztegiak, …) txikiak kudeatzeko ere erabilgarria izan daiteke, eta ez hain txikiak ere bai, azpitik duen BDB oso ahaltsua baita. Gako eta balio moduan edozein C++ datu mota erabiltzea posible da. Erabilgarria izango zaizuela espero dut. Atxikitako fitxategia deskonprimatu eta exekutatu make check martxan jartzeko. Boost eta bdb C++ liburutegiak beharko dituzue. Horretan hasi gabe liburutegiaren erabilera nolakoa den ikusteko hemen daukazue proba programatxoaren kodea.
Perleko tie tipiko bidez edo python anydbm bidez sortutako fitxategiak C++etik modu erosoan irakurtzeko eta idazteko balio du liburutegi honek. C++en datu-base (konfigurazioa, hiztegiak, …) txikiak kudeatzeko ere erabilgarria izan daiteke, eta ez hain txikiak ere bai, azpitik duen BDB oso ahaltsua baita. Atsikitako fitxategia deskonprimatu eta exekutatu make check martxan jartzeko. Boost eta bdb C++ liburutegiak beharko dituzue. Liburutegia bera BDBMap.hpp fitxategia da besterik gabe, beste fitxategiak proba proba programa eta datuak perl nahi Pythonetik irakur daitezkeela erakusteko scriptak dira. Liburutegi hau XUXENg idaztean sortu genuen Eustaggerreko datu fitxategiak C++etik modu eroso eta azkarrean erabili ahal izateko eta guri primeran balio izan digu. Horretan hasi gabe liburutegiaren erabilera nolakoa den ikusteko hemen daukazue proba programatxoaren kodea. #include “BDBMap.hpp” typedef eleka::BDBMap<std::string, int> IkasleDB; void }
Erabat berrituko omen dute Quark berria, eta abuztuan merkaturatuko dute. Info gehiago: http://8.quark.com/ eta http://www.idg.es/macworld/content.asp?idn=68208
Aspaldian ikusten dira Interneten hiztegi bisualak, synset-en arteko harremanak modu grafikoan adierazten dituztenak. Nire aspaldiko burutazioa da horrelako zerbait euskaraz izan beharko genukeela sarean, baina ez dago. Hona aukera: Visuwords tresnak WordNet-ekin egiten du lana, eta Kode Irekikoa da. Beraz, kodea hartu eta egokitu daiteke gure hiztegietara, emaitza on-line jarriz.
PowerPoint aurkezpenak Flash formatuan gordetzeko gehigarri interesgarri bat dago: iSpring. Aurkezpenak flash formatura pasatzen ditu, bideo, audio eta animazioak barne. Doakoa da eta Office 2000tik aurrerako bertsioentzat balio du.
IXA-ko blogean zerrendatu dituzte eskura dauden ingelesezko analizatzaile sintaktikoak. http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/ingeleserako-analizatzaile-sintaktiko-bat-nahi-dut-zein-dago-eskura
http://practiline.com/ web gunean badago horretarako tresna bat, HTML dokumentuetako kontaketak egiteaz gain beste hainbat dokumentuenak ere egiten ditu, DOC, PDF, ASP/PHP, XML, … Hitzak kontatzean gain karaktereak, orriak, etab. ere kontatzen ditu. Kontaketak egiteko parametroak ere pertsonalizatu daitezke: orriak duen karaktere kopurua definitu, lerroaren luzera definitu, hitzaren luzera definitu, … Aurrekontu bat prestatzeko aukera ere ematen du. Zukua atera diezaiokegula iruditu zait!
Wordfast-en bertsio berriak (5.5.2) itzulpen-memoriak internet bidez erabiltzeko aukera ematen du. VLTM (Very Large Translation Memory) deitu diote aukera horri eta muga batzuk badituen arren zenbait kasutarako interesgarria dirudi oso. Sare lokaleko zerbitzarian (edota ordenagailuan bertan) dagoen memorian kontsultatu beharrean interneteko zerbitzari batean dagoen memorian egiten du kontsulta. Memoria horretan informazio publikoa dago (edozeinek erabiltzeko modukoa) baina norberak sartzen duen informazioa pribatua izatea ere aukera daiteke. Horretarako identifikazio-kode bat eskatu eta kode horrekin proiektu jakin bateko unitateak proiektuko partehartzaileek soilik erabiltzeko moduan babestu ditzakegu. Informazio gehiagorako jo http://www.wordfast.net Topatutako mugetako bat hauxe: ezin da lokalean egiten den moduan itzulita dagoen dokumentu bat garbituz memoria elikatu eta beraz, unitate-kopuru esanguratsua duen memoria batekin proba egiteko itzulitako dokumentu batean unitateak banan-bana irekiz elikatu beste modurik ez dut topatu. Hemen honen inguruan egindako kontsultari erantzundakoa: <<This is not currently possible. The free VLTM service is for online sharing If you want to be able to upload, download, maintain, etc. your TMs on a
Agenda elektronikoa izateak, kontsultako bideak mugatzen ditu. Hori bideratzeko, ordenagailuko agenda mugikorreko agendarekin sinkronizatzea da bide zuzena. Horretarako urrats desberdinak eman behar dira, baina ondoren nahikoa da agenda toki batean aldatzea, sinkronizazioa automatikoki gertatzeko. Nik honela egin dut: 1. Lightning eta Google Calendar Agenda Thunderbird-en kudeatzen dut, Lightning erabiliz. Hau da sinkronizatu beharreko agenda, beraz. Lehen urrats moduan, Lightning Google Calendar-ekin sinkronizatu dut. Horrek bi aukera ematen dizkit:
Lightning eta Google Calendar automatikoki sinkronizatzen dira modu errazean. Hemen dago hori egiteko azalpena. 2. Mugikorrera sinkronizatu Mugikorrarekin sinkronizatzeko dauden programek (Nokiaren PC Sync, eta Microsoft-en ActiveSync) Outlook-eko agenda eta mugikorreko agenda sinkronizatzen dituzte, ez beste ezer. Beraz, nik Outlook-eko agenda Google Calendar-ekin sinkronizatu det. Horretarako, Google-ek kaleratu duen Google Calendar Sync erabiltzen dut. Tresna honek Outlook eta Google Calendar sinkronizatzen ditu automatikoki, eta beraz, Lightning eta Outlook sinkronizatzeko balio dit Google Calendar zubi moduan erabiliz. Azken urratsa: Mugikorra sinkronizatu ordenagailuarekin horretarako dagoen programa (PCSync edo ActiveSync) erabiliz, eta listo. Agenda automatikoki sinkronizatzen da aldaketa bat egin orduko. |
Estekak |