Auto elektrikoak WiMAXekin
17 10 2007Lehenengo kirol-ibilgailu elektrikoak WiMAX izango du lehenetsita. Monakoko enpresa batek fabrikatuko du, eta urrutiko mantentzea egitea eta une oro autoaren egoera zein den jakitea da xedea. Autoak Fetish izango du izena, eta 2 Intel XScale prozesagailu arduratuko dira bateriak kontrolatzeaz. Gainera, GPS eta iPod bana edukiko ditu autoak. Hori bai, salneurria ez da WiMAX herritartzeko modukoa izango: autoak milioi erdi dolar balioko du.







