Gezurra badirudi ere, Second Lifen imagina ez daitezken gauzak daude. Pentsatu al zenuten noizbait CSI telesai famatua Second Lifen egongo zenik? Ba, bai, egia da.
CSIko protagonistek beren pertsonaia dute Second Lifen eta beraiek dira CSI modura jokatzen dutenak mundu birtual honetan.
Second Lifen ametsak egia bihurtu daitezkela egiazta daiteke ondoren eskeintzen dizugun kasuarekin.
Jason Roue Texakoa, 30 urteko gizon bat da. Bizitza osoa daramaki bere gurpildun aulkitik mugitu gabe. Ezin ditu hanka ez eta besoak mugitu, eta beraz bere bizitza ez da oso esperientziaduna.
Baina Second Lifen bere pertsonaia sortu zuen, bere gorputz ahultasuna alde batera utzita, pertsonai korazatua sortuz.
Interakzio sozialerako 3 dimentsiotako mundu birtual hau norberak eraman nahi duen bizitza aukeratu dezakeen irudimenezko mundu bat da. 1.700.000 pertsona baino gehiagok du instalaturik Linden Labek sortu eta Philip Rosedalek eratutako programa hau, lehenengo begiradan bideojoko baten antzekoa dirudien arren, errealitatean askoz sakonagoa dena.
Mundu hau, zu bezala ordenagailuaren aurrean eserita dauden beste jokalariak ezagutzeko aukera ematen duen eszenatoki bat da, zerbitzari sare kopuru handi batean banatuta dagoena, eta Internet bidez heldu daitekeena. Programak erabiltzaileak mundu hori aldatu ahal izateko eta merkatu erreal bat bezala operatzen duen bere ekonomia birtualean parte hartu ahal izateko tresnez hornitzen ditu.
Second lifek norbera beste bizitza batean murgiltzeko aukera ematen duen mundu bat da. Askotan erabiltzaileek errealitatean eramaten duten bizitzaren antzekoa da, baina beste hainbat kasutan beti amestu eta bizitza errealean bete ezin izan dutena betetzeko aukera da.
Mundu birtual honetara sartu eta erabili ahal izateko figura birtual tridimentsional bat edo abatare bat sartzea besterik ez da beharrezkoa .
Heriotza eta gero beste bizitza bat dagoela esaten da, baina, gutxi batzuek dakite gure eguneroko bizitzaz gain beste mundu bat dagoela: SECOND LIFE.
Bere esanahia euskaraz “Bigarren bizitza” da. 3D formatuan eginiko bizitza da, Linden Lab eta Philip Rosedalek sortutako interakzio soziala. Interneten bidez murgil daitekeen mundua dugu.
Programa honek erabiltzaileei edo bertakoei mundua aldatu eta ekonomia birtualean parte hartzeko aukera ematen du, azken hau merkatu erreal baten modura funtzionatzen duelarik.
Era berean, nerabeentzako bertsio bat dago, Teen Second Life izenekoa. Honek 13 eta 17 urte bitartekoei parte hartzen uzten die.
Second lifeko erabiltzaileen batez bestekoa adina 32 urtekoa da.