HIKIKOMORIAK PUNTAKO KASUETAN

22 10 2007

Batzuek ez dute erasotzeko ohiturarik izaten, baina beste batzuek normalean jarrera bortitzak hartzeko ohiturak izaten dituzte. Hikikomori askok esate baterako guraso batzuei eraso egiten diete.  Honi adibidea jartzeko, hona hemen gertatu zen gauza bat.

-Gizarteak gazteengan egiten duen presioak, hauek izaera bortitza izatera eraman ditzake. Hikikomori askok, esate baterako, euren gurasoei egiten diete eraso. 2000. urtean 17 urteko gazte batek autobus bat bahitu eta bertan zihoan gizon bat hil zuen. Beste batek neska gazte bat bahitu eta gatibu izan zuen 9 urtez. Ezagutzen da, halaber, beste kasu bat non hauetako gazte batek 4 neska hil eta manga hentai bateko eszenak birsortu zituen.



BOST URTE LAU HORMEN ARTEAN (III)

20 10 2007

2005eko irailaren 28a Nire urtebetetze eguna da gaur. Leihotik barrena farolatxoz argiztatutako hiria ikusi dut; nire urtebetetze tarta. Etxekoak aurtengoan ere ahaztu egin dira ni zoriontzeaz, eta ulertzen dut.  Ordenagailua piztu dut. Goizaldeko ordu txikiak gerturatzen ari diren heinean gero eta aspertuago nago pornografia ikusteaz. Euren gorputza birtualki saltzera behartzen dituzten prostitutei begira masturbatzeari ekin diot, eta nire bizitza sexuala eskuarekin eta emakume birtualekin soilik konpartitzea triste samarra iruditu zait. Baina ez dut lau horma hauek ematen didaten segurtasuna horregatik utziko. Kanpaia jotzen jarraitu duzu energikoki; drast, drast, drast… 



Hikikomoriak inguruan

19 10 2007

Hikikomorietaz hitz egiten ari garenean, denbora guztian Japonia aipatzen da, hala hemen arazorik ezean sentizen ez baitugu.

Baina nahiz eta oraindik fenomeno hori hemen ez izan oso ezaguna, geroz eta gertuago gaude egoera horretatik. Ordenagailuaren parean geroz eta gehiago pasatzen da, gizartetik aislatuz, eta hau izan liteke hikikomori sindromearen adierazle bat.

Espainian egindako azterketa batzuen arabera, internet erabiltzaileen %11k adikzioa dio interneti, nahiz eta ez dagoen oaraindik hikikomori kasu ezagunik.

Japonian aldiz, 10 gaztetaik 1 hikikomoria dela kontuan hartuz, zenbat denbora uste duzu iraungo duela sindromeak hona iristen?



TEKNOLOGIAREN ERRUZ

18 10 2007

Un menor muere arrollado por un tren cuando oía música

(…)

 La víctima cruzó las vías ferroviarias “sin percatarse de la presencia de un tren en movimiento”, según informaron fuentes del Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF).

 (…)

Al parecer, según las primeras investigaciones, el joven portaba unos auriculares conectados a un reproductor MP3 de música en el momento del accidente, por lo que no pudo escuchar el tren que se aproximaba. (…)
 

Benetan albiste penagarria ezta? Esan beharra dago albiste hau 2006ko apirilaren 10ekoa dela, baina kontua da egun hauetan antzeko kasu bat ere egon dela. Ikus daitekeen bezala, eta aurreko batean komentatu genuen moduan, aurikularrak jartzean ez dugu musika soilik entzuten. Munduaz aislatzen gaituen atea irekitzen dugu “play”ri ematen diogun bakoitzean.

Argi ibili beraz!



BOST URTE LAU HORMEN ARTEAN (II)

18 10 2007

2003ko maiatzaren 15a

 Amak, bera oheratu aurretik atearen beste aldean mikrouhin labean egiteko jaki horietakoak utzi dizkit. Atea zabaldu dut, eta bere gelara urruntzen ikusi dut. Bost bat hilabete izango dira berari hitz bakarra egin ez diodala. Badakit kezkatuta daudela nigatik, lotsa sentitzen dute. Eta ez ditut gehiago lotsarazi nahi. Kanpora irteten banaiz, guztiek irainduko naute, eta hori familiaren duintasunaren aurkako atentatua litzateke, familia osoarentzako porrota. Horregatik nago hemen barruan; porrotaren beldur naiz Play Stationa piztu dut eta Final Fantasy-ra biziatzeari ekin diot; tiki, tiki-tiki, tiki… (botoitxoak zapalduz)



ESPLIKAZIOA

18 10 2007

HIKIKOMORI BAT ZER DEN JADA JAKINGO DUZUE BAINAO ORAIN OSO ONDO ESPLIKATUA DUZUE HEMEN BEHERAN.

Hikikomoriak, japoniar gizartean oso presionaturik bizi diren gazteak dira. Gizartearen eginkizunak betetzeko ez dute aukerarik eta beraz beraien burua isolatzeari jotzen diote. Normalean, nerabeak eta heldu gazteak izan ohi dira. Gainera, gurasooen logela eta etxeetatik ateratzeari oku egiten diote. kasu estremo batzuk egotera iritsi da, egunak pasa beharrean urteak pasatzen zituztelako. Esaten dute, Japonian, 10 gaztetatik 1ek gaitz hau jasaten duela.

Orain isolamenduaren arrazoiak ezarriko ditugu. Esana izan den bezala, presioarengatik izaten dira askotan gazte hauek isolatuak. Presioak hauek izaten dira:

Ikastetxeko notak asko urduritzen du Japoniako gazteria hau. Gizarte osoak ikasketei izugarrizko garrantzia ematen die, eta arrazoi hau dela eta oso presionaturik sentitzen dira normalean. Presio honetatik okerrena zera da; azterketa egiten zaie haurtzaindegian sartu beharra dutenean. Ondo egin ezkero, nahi izandako haurtzaindegian egongo dira, baina gaizki egin ezkero, beraien helburua aldatu egiten da. Haurtzaindegi on horretan sartu ondoren, lehen hezkuntzara joateko, beste azterketa bat egiten dute. Horrela aritzen dira gazte hauek ikasketak amaitu arte.

Beraz, izugarrizko presioa da. Askok asko sufritzen dute eta ez dakite zer egin. Eta azkena, okerrena, unibertsitatera joateko azterketa. Jende asko urte bete pasatzen du ikasten azterketa hau gainditzeko.

Unibertsitatea pasa ondoren ere, bizitza zaila daukate. Lehenik eta behin esan beharra dago lan-merkatu zaila dutela eta beraz, lana aurkitzea oso zaila da. Lan onak aurkitu beharrean, normalean, lanaldi erdiko lanak egiten dituzte beste erremediorik ez dagoelako.

Beste alde batetik, ikasleek beste ikaskideak presionatu ditzakete, haietaz iseka eginez.

Hikikomoriak oso pixkanaka isolatzen dira. Ez dute dena bat-batean egiten. Normalean, lehenengo tristatu egiten dira, lagunak galdu, dudatsu eta lotsatiak bihurtu eta komunikatzeari uzten diote. Askotan, isekak jasan izan dituzte eta jada ez dute nahi gehiago atera. Hauek, egunez lo egiten dute lagunak ez baitituzte eta gauetan ordenagailuan ibili edo telebista ikusteari ekiten diote.
hikikomori.jpg



ZERORREK IKUSI

17 10 2007

Gaurko post honetan, bi bideo ezarri ditugu.Bideo hauetan argi ikus daiteke Hikikomori baten bizitza nolakoa izatera irits daitekeen.

Hala ere esan beharra dago, bideo bat dokumentaltxo bat bezala dela eta ez dela egiazkoa. Hala ere errealitate kutsu handia du. Lehenengo bideo hau Murtziako Unibertsitateko batzuk egin dute.


Bigarren bideo hau ordea, egiazkoa dela esan behar da. Hala ere gazte hau bakarrik ez da bizi. Normalean askoz ere okerrago bizitzen dira. Hona hemen bideoa!




POEMA BAT (?)

16 10 2007

 

 

 

Hikikomoriak beraien logeletan bizi dira

 

 

 

Ez dute inor maite, ezta ezer,

 

 

 

Ez ikusiak izan,

 

 

Ez abestu…

Testu hori sarean aurkitutako poema baten zati bat da. Bertan hikikomoriei buruz hitz egiten da, baina gure ustetan zati hori nahikoa da beraiei buruz jakiteko. Ondorengo zatian, honakoa esaten da:

Hikikomoriak gutxitan dutxatzen dira,

 

 

 

Eta eguna pantailaren argitasunari begira igarotzen dute

 

Dena dute.

 

 

 

25 Cd sartzen diren musika aparatua

 

 

 

138 kanaldun telebista

 

 

 

Aldizkarien ehundaka zati,

 

 

 

Software egokia

Bertso horietan argi ikus daiteke pertsona hauen izaera nola izatera irits daitekeen. Beraien izaera extremoetara eramaten dute eta horrelakoak horregatik oso gaizki bukatzen dute. Okerrena da hau teknologiagatik dela. Urte hauetan teknologiak izugarrizko aldaketak ekarri ditu, eta ondorioz presioarengatik, horrelako jendea sortzen da.

Non bizi??



TEKNOLOGIAK: KOMUNIKATU ALA IN-KOMUNIKATU?

16 10 2007

Gaur egun mila aparatu elektroniko dauzkagu: mp3ak direla, ordenagailuak, inernet, mugikorrak, gps-a, bideojokoak… Askok diote Komunikazioaren Aroan gaudela murgildurik, baina, horretaz ziur al zaudete?

Argi eta garbi, tresna horiek gu elkarrekin komunikatzea ahalbidetzen dute, baina modu erabat indirektuan. Etxetik mugitu gabe txateatzeak abantailak baditu, noski, baina gerta daiteke horretara gehiegi ohitu eta pertsonekin aurrez-aurre hitz egiteak azkenerako beldurra ematea.

Hikikomori kasu baten hasiera izan daiteke. Pertsona horrek, gainontzekoekin komunikatzeko zailtasunak izaten ditu, eta pixkanaka gero eta bakartiagoa bihurtzen da, azkenerako bere gelan, gailu elektroniko infinituz inguraturik, bere burua preso hartzen duen arte.

 Baina horren kasu larrietara iritsi gabe; ez al zaizue iruditzen mp3 edo mp4 erreproduktoreek, bai-bai, musika entzuteko apartu horiek ere inkomunikatu egiten gaituztenik? Izan ere, imajinatu kalean doazen bi lagun, bakoitza bere musika entzuten doazela. Elkarren artean hitzik egin gabe joango dira, eta nahiz eta batek berba egiteko gogoa izan, besteak ez dio entzungo.

KOMUNIKATUTA ALA IN-KOMUNIKATUTA???? (Fermin Muguruzari galdetu beharko!)



FILM LABURRA

16 10 2007


Film labur bat da honako hau. Hikikomori baten bizitza nolakoa den erakusten digu, modu benetan gogorrean. Hala ere, bereiztu behar da hikikomori honek horrela bukatzearen zioa ez dela teknologiari dioen adikzioa. Esperientzia txar batek eragindako egoera da, gure egunero horretako mutilaren kasuan bezala.

Jakin, bestalde, esperientzia txarrik bizi gabe, ordenagailu eta antzekoei lotuta, haien menpe bizitzera iristen direnak ere asko direla, gero eta gehiago. Hori da teknologiak planteatzen digun arazoetako bat.