BOST URTE LAU HORMEN ARTEAN (III)
20 10 20072005eko irailaren 28a Nire urtebetetze eguna da gaur. Leihotik barrena farolatxoz argiztatutako hiria ikusi dut; nire urtebetetze tarta. Etxekoak aurtengoan ere ahaztu egin dira ni zoriontzeaz, eta ulertzen dut. Ordenagailua piztu dut. Goizaldeko ordu txikiak gerturatzen ari diren heinean gero eta aspertuago nago pornografia ikusteaz. Euren gorputza birtualki saltzera behartzen dituzten prostitutei begira masturbatzeari ekin diot, eta nire bizitza sexuala eskuarekin eta emakume birtualekin soilik konpartitzea triste samarra iruditu zait. Baina ez dut lau horma hauek ematen didaten segurtasuna horregatik utziko. Kanpaia jotzen jarraitu duzu energikoki; drast, drast, drast…






