super txof!
7 10 2008
|
1-laguntasuna nagusi.
Goizeko 8:10.
Erlojuaren txirrinak jotzen du. Supertxof ohetik altxatzen da bere bihotzezko pijama jantzita duelarik.
Sukaldera sartu, hozkailua ireki eta Eroski markako esne erdi gainberatua bere elefantezko katilura bota du pixkanaka. Zerbait falta dela somatzen du… “NOSKI! KOLAKAO! falta zait gosari on eta energetikoa izateko!”.
Gosaldu ondoren logelara joan da pixka bat txukuntzera… “ Aiba! telefonoa!” , etxea guztian telefonoaren bila ibili ostean, oheko burkoaren azpian zegoela ikusi du. “Bai esan…Nor da?”
“Kaixo supertxof! Marina naiz…Arazo bat daukat, beno arazoa ez da nirea, nire lagunarena baizik, baina nik ezin du horrela ikusi. Gainera bere laguna naizen aldetik lagundu beharrean sentitzen naiz.”
Marina 15 urteko neska bat da, bere lagunari laguntzeko edozer egingo zuena.Bere lagun Teresak ez ditu bere garairik onenak, autoestima baxu baxua du eta ez dauka etxetik irteteko asmorik.
Supertxof, hau entzun bezain laster Marinaren etxeruntz abiatu da Teresari buruz gauza gehiago jakiteko asmotan. Bere txapel magikoa ipini, bere super betaurrekoak jantzi eta etxetik abiatu da.
“Ai!! Ez ba! Giltzak ahaztu zaizkit! Beno berdin dio, Marinarengana joateko ez ditut behar!”
Marinaren etxera iritsi eta sukaldean berriketan hasi dira.
“Marina, esaidazu pentsatzen duzuna, Teresari gertatu zitzaiona eta zaiona”. Supertxofek bere konfiantza guztia eskaini dio Marinari eta honek konfiantza guztia jarri dio super heroiarengan. “Teresa betidanik izan da neska alaia! Festazale amorratua. Mutiletan egitea asko atsegin duena. Mutil bat izan zuen Mikel izenekoa. Asko maite zuten elkar, uka ezina zen. Teresak egunak eta gau osoak pasatzen zituen beregan pentsatzen. Esaten zuenez inoiz ikusi zuen mutilik ederrena eta atseginena zen. Begi urdinak, ile beltz ederra eta bizian ikusi zituen ezpain eta hortz ederrenak.Baina historio guztiak bezala, hau ere amaitu zen. Mikelek arrotasunak Teresaren pazientziarekin amaitu zuen eta elkarrekin moztu eta ondorengo bi astetara, Mikel beste neskabatekin ikusi zuen.Egun hartan ikasten hari nintzela deitu zidan eta elkarrekin egin genuen negar. Handik aurrera asko aldatu da guztia, ez dauka ezertarako gogorik. Ez kalera irteteko, ez mutiletan egiteko, makilatzeko, arropak erostera joateko, festetan irteteko.. Teresa oso neska ederra da eta bizitzan ezagutu dudan neskarik jatorrena, ez du horrela egotea merezi. Benetan, supertxof zure laguntza behar dut bestela maite dugunok ere gaizki pasatuko dugu. Supertxofek historia entzutean aho zabalik geratu da, bere gazte denborak gogoraraziz. Marina, ez dakit kontsolatuko zaituen edo ez,
baina nik txikitan horren antzeko zerbait ere pasatu nuen eta nire positibotasunari esker gainditu nituen nire arazo guztiak. Egia esan ez dakit zer egingo nuen nire lagunak gabe eta horregatik esaten dizut, ez dakidala pertsona egokiarengana etorri zaren laguntza eske. Betidanik jaso izan ditut dei mordo bat, natura salbatzeko, mundua aurrera ateratzeko, kutsatutako tokiak garbitzeko…baina nire iritzi pertsonalean, hori bezain garrantzitsua da lagun bati animoak igotzea. Gauza bat bakarrik esango dizut. Teresaren etxea joan txokolate mordo batekin edo bi bonboi kaxa haundirekin eta elkarren penak kontatu ostean esaiozu: EZ Dagüela SUFRIMENDU GABEKO GARAIPENIK. Esaiozu ez duela merezi etxean sartuta egotea, ez duela merecí mutil batetaz sufritzea eta beti, baina BETI, bera izan dadila.”
Goizeko 11:46. – kontestadorea.
“kaixo gure heroi maitea! Marina eta Teresa gara! Supertxof eskerrikasko Marinari laguntzeagatik eta entzuteagaitik. Zuri esker dena ederragoa ikusten dut. Mutiletan egiteko prest sentitzen naiz berriro, festetara irteteko irrikas nago! Beneten, zure POSITIBOTASUNA-ri esker lenoko Teresa izaten jarraituko dut. Agur eta urrenarte!! Eskerrikasko!!
Goizeko 11:49.-kontestadorea
“Bonboi kaxa bat bidali dizugu, ez ahaztu ondoren kaxa berziklatzera botatzea…MUNDUA SALBATU BEHARRA DAGO!! jaja…
2-Arazoa non, Supertxof han, tararan tan tan.
Supertxof, gure heroia, albisteak ikusten ari da telebistan eta zera entzun du bapatean: “Moxtor gure heroi maltzurra, trenza bat asmatatzen ari da, eguzkiaren eta ilargiaren argiak xurgatzeko eta gizaiok hizozteko., berak, ezin baitu elargiaren argirik jasan.”
Supertxofek hori entzutean, bere beharra dagoela eta bere lana dela pentsatu du, beste inor ez baita ausartzen Moxtor maltzurrari aurre egiten, guztiz zoratua baitago eta edozer egiteko gai delako.
Bere super-autoa hartu eta Moxtorren jauregiruntz abiatu da. Atearen aurrean dago Moxtorren txakurra, berau lo dagoenez, atea jotzera ausartu da. Atea jotzearekin batera, atea bera bakarrik zabaldu da, supertxofek hotzikara sentitu du atearen bestaldekoa ikustean, ilun-ilun dagi guztia eta inguruan 7 ate daude. Aurrerago, eskailera batzuk gela izugarri batetara daramatenak. Gure heroiak barrura sartzea erabaki du, bi hankak sartu orduko, bere bizkarraren atzean atearen zarata entzun da “PUM”, izugarrizko sustoa eman dio ateak Supertxofi. Eskaileretan gora abiatu da tresna xurgatzailea aurkitzeko asmotan. Gero eta gorago joan orduan eta arrituago ari da gelditzen, goraino eltzean, ia gela guztia okupatzen duen izugarrizko tresna bat dago, dirudienez tresna guztia egina dago.
Supertxofek bere super laser suntsitzailea atea du, tresna suntsitzeko asmotan. Laserreko botoia zanpatzera doa, baina zerbaitek, bere gorputzeko atalal mugitzea galarazten dio, berak, ez daki zer gertatzen den, beldurtzen hasia da. Bapaten han non agertu den Moxtor gaizkilea. Supertxof arrituta gelditu da bere itxura ikustean, ez baizuen pentsatzen horrelakoa izando zenik. Txikia, oso txikia, 1,25 m-tara baino txikiagoa, ile zuria, narrastua eta nahasia, bizarra ere zuria.
Moxtor gure heroiarengana hurbildu eta zera galdetu dio:
-Zu al zara gure heroi handia? Jajaja..-Orduan supertxofek:
-Nahi duzun guztia egin nirekin, baina beste guztiak utzi bakean, ilargia eta eguzkiaren argia barne.
-Hiru urte daramatzat tresna hau egin nahiean, ia amaitutzat dut, zuk uste duzu zuk eragotziko didazula nire bizitzako ametsa? 2 minutu barru dena prest egongo da, suntsitzeko prest.
2 MINUTU GEROAGO.
Moxtor:
-Dena prest! Botoi hau zanpatzea bakarrik falta zait (botoi gorria erakutsiz).
Supertxofi ideai bat bururatu zaio. Bere ahalmen guztiak batu eta Moxtorren ahalmenei aurre egitea, baina hori egiten bazuen, bere ahalmenik gabe geldituko zen bizitza osorako, baina egin beharra zuen. Moxtor beheko solairura koan zen mumentua aukeratu du Supertxofek bere ahalmenal biltzeko. Izugarrizko saiakerak egin ondoren, azkenik, lortu du ahalmen guztiak bateratzea. Moxtorrek beregan erabili zuen ahalmena kentzea lortu zuen, baina arazo bat du, berau ahalmenik gabe gelditu da. Orduantxe Moxtor eldu da, baina gure heroi handiari orduantxe oroitu zaio, gaizkileak, ezin duela ilargiaren argirik jasan, heroiak ez daki zergaitik baina beste aukerarik ez dagoela eta zerbait egitearren lehioa irekitzea pentsatu du ea zer gertatzen den jakiteko. Orduan lehio ondora salto egin eta gortina eta lehioa irekitzen hasi da, ilargiaren argiak Moxtor argitu eta berau suntsitzeko asmotan. Supertxofek, larri baina lortu du gortina eta lehioa irekitzea, Moxtorri ilargiaren argiak argitzean, hurtzen hasi da helatu bat bezala. Supertxof arrituta begira dago, arrituta baina pozik, lortu bai du Moxtor gaizikilea suntsitzea. Horain egin behar duena, tresna suntsitzea dela pentsatu du eta trenzaren botoi gorriaren ondora joan da, botoi gorriaren ondoan, botoi berde bat dago, hori ikustean heroiak, botoi berdeari ematea erabaki du, tresna suntsituko delakoan. Botoiari eman eta…tresnaren barrutik izugarrizko zarata entzun da eta bat-batean tresna lertu egin da.
Supertxof, pozik, bere super-autoa hartu eta herritarrei berria emateko asmoz abiatu da. Berau, oso pozik dago, gaizkilea suntsitzean, bere ahalamen guztika ere berreskuratu dituelako.
3- Ezer ez da betiko
Gaur goizeko 9etarako egunkari guztiak salduak ziren. Kioskoak jendez beterik egon dira egun guztian baina egunkari gehiago ez jendearen esku artean.
Euria da nagusi gaur hiriko kaleetan. Tximistak, lainoak eta jendearen malkoak tristerik jartzen dute hiria.
Hau letu dezakegu gaurko aldizkariko lehen horrialdean.
“Gaur gaueko 23:33-an horrenbeste apreziatu izan dugun supertxof heroiaren amaiera iritsi da gure bihotzetara.
Amaiera ederra izan du bere bizitzak, nahiz eta bizitza bat bukatzea inoiz ez den polita , gure Supertxof gustokoa zuena egiten hil zaigu.
Haur bat, Maddi izeneko 13 urteko neska bat, hiriko fabrika handi bat bixitatzera joana zen, baina hain ondo zijoan bisita, gure heroiaren bizitza kentzera iritsi da. Inor jakin gabe fabrikaren sotoan likito toxiko batzuk gordetzen zituen. Maddik sotoko bidea ikustean jakinmina piztu zitzaiola dirudi eta bertara jeistea erabaki zuela, bertan zer zegoen jakiteko asmoz.
Sartu bezain laster zerbait arraroa sumatu zuen. Ez zegoen usai atsegina. Guztiok dakigunez sustantzia toxikoek usain arraro bat botatzen dute. Maddik ordea bere jakinminari aurre egin nahian sotoa miatzen hasi zen. Poliziak esan duenez, neskatoak “TOXIKOMEN” izeneko gizon batekin egin zuen topo eta ohartzerako gizonak Maddi arrapaturik zuen. Gizonaren zoritxarrerako ordea sustantzia toxikoz beteriko pote bat lurrera bota zuen bera ohartu gabe. Sustantzia honek gure hiria suntsitzeko %101 posibilitatea du. Baina Maddik supertsofi deitu zion txoxikomen distraiturik zegoela eta gure heroia inork jakiterako fabrikaren sotoan zegoen. Baina oraingoan supertsofen zoritxarrerako toxikomen-ek ikusi zuen eta borrokaldi sakon batean murgildu ziren.
Gaur goizean udailtzain patrulla bat, fabrika inguruan buelta bat ematen hari zirela, fabrikako katastrofeaz ohartu dira. Bertan sartu bezain laister Maddi topatu dute negar batean, hitzik esan ezinean. Fabrika miatzen jarraitzean, berta. aurkitu dute supertxof hilda. Eta honen ondoan toxikomen famatua, honek ere bizitza galdurik zuela. Esan dutenez, gure heroiak zerbait idatzi zuen hil baino lehenago:
Ez zazue utzi gure Mundua suntsitu dezaten, izan zaitezte zaretena eta aurrera atera hau giztia, zuenganako konfiantza dut.”
Argi gelditu zaigu, supertxofek Maddiren bizia eta gure lurra eta hiria salbatzen zuen bitartean hil dela eta beraren azken hitzak horiek zirela jakitean, guztiok espero dugu edo nahi dugu, emendik aurrerako egunak bere omenez ederragoak izango direla.”
. . Bai, Supertsof hil egin da, ez dago atzera bueltarik. Baina, beste behin erakutsi digu:
Elkarrekin, elkarren nahiekin, elkarren ametsekin, elkarren laguntzaz, dena ondo joan daitekeela.
-supertxof, beti gogoan.
Categorías : Sailkatu gabeak






