HEMEN BUKATZEN DA DENA
31 10 2008Hemen bukatzen da dena. Eskerrik asko sartu zareten guztiei eta iruzkin bat egin duzuenei.
URA-MAN agurtzen da .
AGUR!!!!!!!!!

Categorías : xabier
Hemen bukatzen da dena. Eskerrik asko sartu zareten guztiei eta iruzkin bat egin duzuenei.
URA-MAN agurtzen da .
AGUR!!!!!!!!!

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesua da, Lurraren hartu eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi efektu gasak sortzen dute, ur lurrunak, karbono dioxidoa eta metanoak .
Atmosfera ia gehiena oxigeno, nitrogeno eta argonez osatuta dago. Baina atmosferak 3% karbono dioxidoa du, begiarentzat gardena dena baina infragorri izpientzako ez nahikorik. Atmosferako karbono dioxidoa berotegiko beira bezala egiten du lan.
Eguzkitik etorritako izpiek lurra jotzen dute, lurra berotuz, eta lurrak izpi hauek isladatu egiten ditu horrela lurraren energia balantzea konstantea da. Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da eta hori atmosferan geratsen da. Ondorioz atmosferan aurkitzen diren zenbait gasak edo lurrun asko duen atmosferak izpi infragorriei eutsi egiten diete, eta ez die uzten espaziora ihes egitea, ondorioz bero gehiago sortzen da atmosferaren barruan.
![]()
Atmosferan kutsadura gutxi izateko neurriak hartzen bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hau, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera normal bat eginez. Erregai fosilen kontsumoa murriztea oso garrantzitsua da.
Gas oso kaltegarria CFC da: mende honetara arte, atmosferak ez du eduki gas hau. Baina atmosferako zati txiki bat besterik ez bada ere kutsatu gas honekin oraindik, bere eragina izugarria da eta izango da. Ozonoa murriztu baino gehiago egiten du: gas hau beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono dioxidoarena baino hamar mila aldiz handiagoa da. Hori asko da.
Horrela berotegi efektuak ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, poloen izotza urtu egingo da, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoko du. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipintzen du eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatze konstantearren. Aldaketa horien ondorioak larriak izango dira.
Berotegi efektua beti negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, ur-lurrunak eta karbono dioxidoaren eragina. Gas horiek eta beste batzuek arrapatu egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18ºC).Oso baxua. Berotegi efektua ez da Lurreko biziarentzat txarra.

Beste ondorio bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da.Karbono dioxidoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere hasiko da eta askatutako oxigeno kantitatea ger handiagoa izango lirateke. Hain kaltegarritzat hartu den berotegi efektua landarediaren onurarakoa izan daiteke. Oxigeno gehiegirekin arnasketa puroagoa izango da.
Azkenean, bi ondorio ateratzen dut nik: Berotegi efektua beharrezkoa da baina kopuru handitan txarra (gauza guztiak ere) eta CO2-ren askapenak murriztu behar ditugula: Kyoto protokoloaren izendatzen diren gauza guztiak egin.
Orain bideo batekin utziko dizuet:
Jakina da autoak asko kutsatzen dutela eta bero asko sortzen dituztela…
Baina noizbaiten pentsatu duzue ordenagailuak ere arriskutsuak direla lurrarako?
Hori egia da eta hainbeste ordenagailuekin bero asko sortzen ari dugu. Honetaz gehiago jakiteko hemen duzue Lucia Alvarezen artikulu interesgarri hau Zientzia.net-etik ateratakoa.
| Ordenagailuak planeta berotzen ari dira | |
| 2008/02/17 | Álvarez Busca, Lucía | | |
|
Denok dakigu zein zaila den autoak lurzoru batzuetan gidatzea. Zientzia.net-en artikulu bat irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Interesatzen bazaizue hemen linka usten dizuet: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13714
Bertan, esaten du, auto mota horiek egitea oso zaila dela eta zenbait tresna mota erosi behar direla: radar-igorleak, laserrak, sentsoreak eta kamera estereoak dituzte autoek begien funtzioa betetzeko. Tramankulu horiek informazio bidaltzen dute software batera eta automobilak irudiak egiten ditu bere burua kokatzeko. Sistema honekin adibidez, objetu batekin topo egiterakoan, ez du talka egingo objetuarekin.
Lasterketa bat egin zen eta honetan zetzan: ehun kilometro ibilbide bat egin behar zuten. Auto bakoitzari mapa bat sartu zioten softwarean, eta hiriaren zer puntutatik pasatu behar zuen adierazi zioten. Gai izan behar zuten kaleetan zehar ibiltzeko, trafiko-arauak errespetatzeko, eta, denetan zailena, inguruan zituzten objektu mugikorren kontra ez jotzeko. Izugarria!!!!

Badakizue Greenpeacek esan duen gauza bat?
Greenpeacek esaten du badaudela birziklatzeko fabrika batzuk kutsatzen dutela eta horregatik kexatu dira.
Fabrika horiek batez ere Indian daude eta hemen duzue Zientzia.net-eko, Ana Galagarraren testu oso interesgarri bat.

| Birziklatzea beti ez da mesedegarria | |
| 2002/09/06 | Galarraga Aiestaran, Ana | | |
| Halaxe salatu du Greenpeacek, Indian dagoen arazoa ikusita. Jakina da munduko birziklatze-enpresa handienak Indian daudela, baina, Irailaren 11 gertu dagoela eta, orain zabaldu da herrialde hartara bidalitako hondakinek osasun-arazo larriak sortzen dizkietela zabor hori birziklatzen dutenei. Indiak herrialde garatuetako zaborrak onartzen ditu, material hori birziklatu ondoren merkaturatzeko asmoz. Izan ere, herrialde garatuen arauak Indiakoak baino askoz ere zorrotzagoak dira, ingurumenari dagokionez. Gainera, langileen soldatak oso dira baxuak, eta merkatuak, berriz, produktu merkeak behar ditu. Hori guztia kontuan hartuta, ez da harritzekoa India herrialde garatuen zabortegi bihurtu izana. Indiak jasotzen duen zabor-pila horren artean, Dorre Bikien hondakinak daude. Hasieran toxikotasunik ez zutela esan bazuten ere, gerora oso material arriskutsua zela ohartarazi zuten hainbat erakundek. Izan ere, asbestoa, PCBak (bifenilo polikloratuak), merkurioa, beruna eta ordenagailuen eta tresna elektronikoen beste osagai arriskutsu batzuk daude altzairuarekin batera.Material horiek guztiek arriskuan jartzen dute langileen osasuna, ez baitira langileak babesteko behar diren neurriak hartzen. Baina arriskua ez dator birziklatzen duten materialetik bakarrik, batzuetan birziklatzeko metodoak berak ere kaltegarriak dira osasunarentzat. Bestetik, ingurumenaz arduratzen direnen ustez, industria horiek egiten dutena ez da birziklatzea, baizik eta materialak berriro erabiltzea kalitate baxuagoa duten produktuak egiteko. Hartara, etekinak handiagoak dira. Haien esanean, arazo hori gainditzeko, ingurumena zaintzea ekonomikoi ere onuragarria dela ikusarazi behar zaie industriei. Industriek, produktuak egitean, kontuan izan beharko lukete komeni dela produktua birziklatzeko erraza eta segurua izatea gerora. Beraz, produkzio-prozesuetan material garbiagoak erabiltzea gomendatzen dute. Halaber, birziklatze-enpresetako langileez gain, enpresa horietarako materiala biltzen dutenek ere osasun-arazo larriak izaten dituzte. Hain zuzen ere, milaka eta milaka dira egunero kaleko zaborraren artean birziklatze-enpresentzat materiala biltzen duten behartsuak. Lantegi horretan jarduten direnei kabadiwallahs deitzen zaie, eta gizon edo emakume, haur edo heldu izan, egun osoa ematen dute zaborretik trapuak, plastikozko poltsak, beira eta burdina bereizten eta biltzen, ondoren birziklatze-enpresei saltzeko. Bistan da, huskeria kobratzeaz gain, gaixotasun ugari harrapatzeko arriskua izaten dutela. |
Hasieran inork ez nahi zuen zuntz optikoaz hitz egiten entzun. Baina jendearen baikortasuna bereganatzen ari da kobrearen ordezkaria delako. Jende gutxiegi lapurtzen duelako, kobrearekin gertatzen ari den bezala.

Zuntz optikoa plastikoz edo beiraz egindazko tubotxo txiki eta luzea da. Zuntza, argia mutur batetik sartuta beste aldetik ateratzen da bere paretan errebotatzen, ezaugarri hori erabiltzen da informazioa igortzeko berriz: kobrean elektrizitatea igortzen da, eta zuntz optikoan argia.
“Informazioa argi-pultsutan kodetzen da (digitalizatuta sartzen da informazioa zuntzean: argiak bata adierazten du, eta argirik ezak zeroa). “Batak eta zeroak binario lengoaia da, esaterako ordenagailuen lengoaia.
Hasieran, argia ez zen oso urrun iristen zuntzean. Zuntz optikoa 1966an, Charles Kuen Kao eta George Hockham ingeniariak asmatu zuten. Beirazkoa zen baina informazio asko bidali zitekeen beira-zuntz hartan, baina sartu eta metro gutxira informazioaren erdia galdua zen. Oztopo hori gainditu zuten beira inperfekzio gutxiagoekin egitean. Internet mundu osoan zabaltzeko zegoen eta sareari ezin hobeto zetorkion euskarria zuntz optikoa zen.

Esaten dute: “Hasierako zuntz optikoa beirazkoa zen”, eta gaur egun ere beirazkoa da gehien erabiltzen den zuntz optikoa. Baina plastikoz ere egiten da. Hori bai, plastikozkoak ahalmen txikiagoa dauka, eta tenperatura altuetan hondatu egiten da. Erabileraren arabera, ordea, plastikozko zuntz optikoa egokiagoa izan daiteke arinagoa delako, batetik, eta merkeagoa delako, bestetik. “Kobrezko hariarekin alderatuta, berriz, zuntz optikoa hobea da zentzu guztietan, ekonomikoan izan ezik. Aurrez eginak dauden kobrezko instalazioak, zuntz optikoarekin ordezkatzea oso garestia da, kablea bera garestiagoa da, eta, gainera, kilometro asko dira. Japonian, esate baterako, egina dute aldaketa hori”.
Nire ustez abantaila handi handia izan da. Pentsatu zure interneta daukan azkartasunean, ez zen izango, zuntz optikoa ez balego.
Orain bideo batekin usten dizuet, zuntz optikoen fabrikazioaz hitz egiten du:
Azken urteetako kirol-markak ikerlari talde bat ikusi ditu, badirudi gizakiak mugara iristen ari direla. Geroz eta munduko errekor gutxiago egiten dira. Ondorioz, kirolariak marka onen mugara iristen ari dira pixkanaka pixkanaka. Ikerlari talde britaniar bat hau baieztatu du. Bere ikerketak egin dute: munduko errekor guztiak ikertu dute eta mugatik gertu gaudela esaten dute.Oso zaila da errekor bat egitea, gogor entrenatu behar duzu eta dieta berezi bat egin behar duzu.

Hasieran atletak ez ziren profesionalak. Geroago entrenamendu serioak egiten hasi zirenean, aurrerakada handia egin zen. Kirolari profesionalak gehitzen hasi ziren. Gainera, garai hartan epaileak zituzten neurketak egiteko, tresnak nahiko egokiak. Duela hogei urtetik hona, kirol-markak ez dira asko hobetu adituak esaten dute: “markek S itxurako kurba bat egin dute, eta orain kurbaren amaierara iristen ari dira”. Inoiz baino kirolari gehiago daude, materialak hobetzen dira, entrenamenduak garatzen ari dira, kirolari dieta egokiena bilatzen da…
Adituak esaten dute: “gizonezkoak 2020 eta 2060 urteen artean iritsiko dira mugara, gaurko markak % 1 edo % 3 hobetu ondoren; hau da, zertxobait azkarragoak izango dira lasterkariak datozen urteetan, baina ez da izango sorpresa handirik”.

Nik harrituta nago ikerketa honekin: Beti ikerketak daude teknologiarekin lotuta eta ezin dute markak hobetu. Nire ustez ezin dugu errekorrak gainditu dopajearen asuntoa da eta izango da. Gure supereroiak lasterketan ipiniko ditugu ea nork irabazten duen superatletak edo supereroiak.
Hemen bideo ikusgarri batekin usten dizuet: kirolariei buruz doa, bereziki 100 metroko frogaren kirolariak:
Orain dela gutxi Garak berri onekin bere aldizkaria irekitzen zuen: “Duela 25 urte, 1983ko maiatzaren 20an, Pasteur Institutuko ikertzaileen lan garrantzitsu bat argitaratu zuen Science zientzia-aldizkariak. Hain zuzen, hiesa eragiten zuen birusa identifikatu zutela eman zuten jakitera artikulu hartan. Giza inmunoeskasiaren birusa zen, GIBa”. Hortik aurrera, gizakia burua jaten ari da hiesaren aurkako txertoa bilatzeko. Birusak 60 milioi pertsona infektatu ditu, eta 25 milioi hil ditu.
Gararen artikuluko esaldi garrantzitsu bat: “25 urte hauetan, bi txerto besterik ez dira iritsi frogen azken fasera, alegia, pertsonetan frogatzera, eta emaitzak etsigarriak izan dira”. Azkeneko saiakera Merck farmazia konpainia eta Estatu Batuetako osasun-sailak finantzatu zuten. 2004an hasi ziren garatzen.. Saio klinikoen lehenengo faseak gaindituta, eta tximinoetan emaitza positiboak lortu ondoren, pertsonetan frogatu zuten. Ikertzaileek boluntarioak lortu zituzten, birusak infektatuko pertsonak eta pertsona osasun onakoak txertatu zituzten. Emaitzak oso txarrak izan ziren; hobeto esanda katastrofe bat izan zen. Nik galdetzen naiz zergatik datu hori heman zuten.

Ikerketak egin ondoren, ebidentzian geratu dira ikertzaileek ez dakitelako hain ondo nolakoa den GIB-a. Baina ikertzaileek oraindik itxaropena dute txertoa lortzeko. “Gaur egungo detekzio-metodoekin ez diete birusik topatzen, eta batzuek 25 urte daramate horrela” esaten du Garak. Munduko osasunaren arabera: “txertoa lortu ezean, 2030erako hiesa gaixotasun larriena izango da”. Aurreikusten dutenez, beste gaixotasun infekzioso batzuk kontrolpean izango dira ordurako, hala nola malaria, beherakoak eta tuberkulosia, eta hilgarriena bihotzeko gaitza izango bada ere, hiesak eragingo ditu osasun-arazo larrienak”.

Ikertzaileek badakite txertoa lortzea oso zaila izango dela, birusak berak dituen ezaugarriengatik: Mutatzeko eta konbinatzeko gaitasun izugarria du, birusaren aldaera genetiko asko daude mundu osoan. Ikertzaileek hiru talde handi identifikatu dituzte, M, N, eta O, eta M taldea, adibidez, 9 azpitaldetan banatuta dago. Ere esaten dut: “Hala, infektatutako pertsona bakar baten gorputzean GIB mota gehiago daude gripe-izurri batean mundu osoan sortzen diren gripe-birus motak baino. GIBaz infektatuta 33 milioi pertsona daudela kontuan hartuta, birusaren hainbeste aldaera egoteak izugarri zailtzen du denetatik babestuko dituen txerto bat garatzea. “Beste oztopo handi bat da immunologia sistema zelulak infektatzen dituela.
Ikertzaileek uste dute txertoa lortzeko ikerketetan atzera egin behar dela, eta birusa hobeto ezagutzeko ahalegina egin behar dutela. Hori oso argi dago hasieratik, zertarako daude ikertzaileek? Nik uste dut ikertzeko daudela ez gauzak txarto egiteko eta ezer ez egitea jendea hiltzen ari diren unean.
Orain bideo batzuekin utziko dizuet hiesaren 25 urteak oroitzen dute eta HIESAren informazioa daukate.
IKUSI! PENA MEREZI DU BIDEOAK IKUSTEA!
HIESAREN 25 URTEBETETZEA
ZER DA HIESA?
Fisikari aleman honek, Prussian jaio zen Königsberg hirian 1824.eko martxoaren 12an.

Kirchhoffek Königsbergeko unibertsitatean ikasi zuen eta elektrizitatearen teorian lan asko egin zuen. Korronte elektrikoa adibidez, argiaren abiaduraz desplazatzen zela adierazi zuen beste inork baino lehen. 1854. urtean fisika irakasle bihurtu zen eta bere fama Europatik zabaldu zen. Kirchhoff Wilhelm Bunsen-ekin egin zuen lan koloreetako argia ikertzen eta Kirchhoff-ek Wilhelm Bunsen-ri gomendio batzuk eman zizkion. Beraz, espektroskopioa lortu zuten. “Argiaren uhin-luzerak desberdin errefraktatzen ziren eta zirrikituan irudi desberdinak ipinita espektro desberdinak lortzen ziren”.
Espektroskopioa erabiliz, Kirchhoff berehala ohartu zen elementu kimiko bakoitzak berotzen zenean kolore lerro jakin batzuk usten zituela. Sodio-lurrina gorria adibidez, lerro hori bikoitza zela uzten zuen. Fisikoki esanda: elementu bakoitzak bere hatz-markak uzten ditu espektroskopioan eta horrela edozein mineral zein elementuz osaturik zegoen jakin zitekeen Kirchhoff espektroskopioarekin. 1859-an sistema hau garatu zuen eta 1860 eta 1861 material asko deskribatu zuen: Zesioa edo rubidioa adibidez.
Kirchhoff-ek gauza gehiago egin zituen bere espektroskopioarekin. Sodioak utzitako lerro distiratsu bikoitza Fraunhofer-ek eguzki-espektroan adierazitako D lerroaren berdina zela ikusi zuen. Nire ustez hori asko da. Beste saiakuntza lagungarri batzuk ere egin zituen eta azkenean eguzkiaren argiak sodio-lurrina zeharkatzen zuela ondorioztatu zuen. Beraz, Eguzkian sodioa zegoen.
Kirchhoff-ek gauza gehiago egin zituen bere espektroskopioarekin: argia gas batean zehar igarotzen denean, gasak bera gori legokoenean izango lituzkeen uhin-luzerak zurgatzen ditu. Gorputz beltza aztertzen ere saiatu zen Kirchhoff: gorputz beltza argik uhin guztiak harrapatzen du eta ez du askatzen, hortaz, beltza da. Gorputz beltzaren ikerketa, garrantzia izan zuen geroago Max Planckekri teoria kuantikoa argitaratu zuen eta.
Kirchhoff gizonak elektrizitateen ikerketa egin zuen eta hortaz, bere legea atera zuen: Kirchhoffen legea. (Teknologian aztertzen ari gara).
Kirchhoff , Berlin-en hil zen 1887.eko urriaren 17an.
Hiru mila urtetik gora daramagu beiraz era askotako edukiontziak, tresnak… sortzen eta erabiltzen. Nola erabili eta zertarako erabili. Aspalditik dakigu, baina harrigarria bada orain dela gutxi aurkitu dute Britainia Handiko, Japoniako eta Australiako ikertzaile batzuek nola antolatzen diren osagaiak eta zer egitura ematen dioten beirari. Harrigarria ez?
Ikusi dute beiraren osagaiek hogei aurpegiko poliedroak (ikosaedroak) eratzen dituztela urtutako beira hoztean, eta poliedro horien itxurak eragiten duela beirak duen egitura izatea. Aspalditik ikerlariek beira solidoa zela pentsatu zuten baina ikerlari talde bat ezetz esan du teoria horri, beira erdiko bidaian dagoelako, solidotik eta likidotik artean. Baina nik ikusten dut solidoa dela. Likidoa izaten bada nire eskutik desagertu behar zen eta lurrera erori, baina ez da gertatzen. Fisikariek esaten duten moduan: “Solido-egoeran dauden substantziek kristalak eratu ohi dituzte, hau da, osagaiek modu ordenatuan eta simetrikoan betetzen dute espazioa. Likido-egoeran, berriz, substantzia jakin baten osagaiek ez dute inolako ordenarik izaten, ez baitaude elkarri lotuta”. Ikerlari taldea hau esaten du: “Beirak solido-itxura du, eta, hortaz, haren osagaiak ez dira mugitzen, baina ez dute kristal-itxurarik hartzen. Nolabait, etengabeko auto-pilaketa batean egongo liratekeen autoak bezalakoak dira beiraren osagaiak; anabasa batean harrapatuta daude”. Charles Frank fisikari ingelesak esan zuen moduan: “Beiraren osagaiek ikosaedroak eratzen dituzte”. Haren ustez, poliedro horiei ezinezkoa zaie behar bezala kristaltzea, duten itxurarengatik ezin baitute espazioa modu simetrikoan eta ordenatuan bete”. Esan zuen baina ez zuen frogatu baina ikerlari talde bat bai.

Baina egindako ikerketa intuitiboa zen, beiraren atomoak ezin dutelako hiru dimentsioan beatu. Beatu ahal dute baina ez hiru dimentsioan. Beste plan bat aukeratu zuten: “Urtutako beira hoztean beiraren osagaiek jasaten duten prozesu bera pairatzen duten molekula-multzoak erabili zituzten: koloideak”. Koloideak fluido batean dauden partikula txiki-txikiak dira. Esate baterako, maionesa eta gelatina koloidez eginak daude. Bere ikerketa intuitibotik izatera solidora pasatu zen, teoria frogatu zutelako.
Ikerketa hau baliogarria da material berriak sortu ahal ditzakegulako. Zientzialariek esan dute metal beirakarak sortu ahal izango dituztela. Hau da metal malguak.
Nire iritzian, hau oso ona da gurentzat gauza asko egin ditzakegulako adibidez metal beirakarak.
