Manoloren ametsa!!!!
14 10 2008Bazen behin Manolo izeneko gizon-bat. Bera Euskal Herriko baso batean bizi zen, hain zuzen ere Iratiko basoan. Ez zen etxe batean bizi,ez, txabola txiki batean. Baso artan bera bakarrik bizi zen , han ez zegoen beste inor ere, animaliak ez baziren behintzat.Manolok eguneroko bizitza normala zuen, esnatu,jaiki eta ondoren gosaltzera joaten zen. Goizean goiz egiten zuen hori eta ondoren basora joaten zen bere aizkorarekin. Basoan zuhaitzak mozten ibiltzen zen. Baina Manolok bazuen ahalmen berezi bat beste inork ez zuen bezala. Iragana ikusten zuen.






