28
10
2008
Manolo hortxe zebilen, esan bai edo ez esan. Buruari mila buelta eman zizkion. Baina pentsatu zuen ez bazuen ezer esaten gaizki geratuko zela. Azkenean herrira jaistea erabaki zuen eta berak zituen ahalmenak kontatzea. Sinisten bazuten ondo eta ez bazuten sinisten beraien txarrerako izango zen.Egun batean herrira jaitsi zen eta plazan jarri zen. Herritarrak bere inguruan zeuden.
- Kaixo herritarrak. Gaur zuei gauza garrantzitsu bat esatera nator.
- Zuk gauza garrantzitsua? Esan zuen batek.
- Bai nik ahalmen berezi bat dut.Herritar batzuk barrez hasi ziren. Orduan esan zuen:
-Isilik, oraindik ez dut bukatu. Nik iragana ikusten dut.Eta mundua bukatzera doala ikusi dut.
Herritarrak isil isilik geratu ziren harri eta zur. Elkarri gauzak esaten hasi ziren. Bera orduan joan egin zen baina batzuk bere atzetik jarraitu zuten eta poztu egin zen.Bera eta herritar batzuk geratu ziren eta mundua salbatzera joan ziren.Azkenean mundu guztiko gizaki guztiak jabetzen dira ez dela bidezkoa beraiek egiten dutena eta mundua zaintzen hasten dira eta denen arten lortzen dute. Horregatik mundua ez da bukatzen eta dena Manolo eta bere ahalmenen esker izan zen.Orain herritarrek ondo begiratzen zioten eta denak ziren bere lagun. Beragatik izan ez bazen denak hilda egongo baitziren.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Sailkatu gabeak
28
10
2008
Egun batean ametsetan hari zela ikusi zuen bere ametsean mundua bukatu behar zuela.Hasieran ez zion garrantzirik eman. Ahalmen berezi bat zuela berak bakarrik zekien. Basotik, herrira jaisten zen ez zegoen bide luzea. Herritarrak ez zioten begi onez begiratzen Manolori,bera orduan atsekabetuta joaten zen etxera.Arratsalde batean bazkaldu eta gero lasai lasai zegoela bere ametsari bueltak ematen egon zen. Zerbait berezia ikusten zuen baina ez zuen ulertzen oso ondo.Azkenean jabetu zen eta mundua bukatu behar zuela zioen.Hasieran pentsatu zuen herritarrei esatea baina, lehen ez bazioten begi onez begiratzen, uste zuen hori esan da okerrago begiratuko ziotela.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Sailkatu gabeak
14
10
2008
Bazen behin Manolo izeneko gizon-bat. Bera Euskal Herriko baso batean bizi zen, hain zuzen ere Iratiko basoan. Ez zen etxe batean bizi,ez, txabola txiki batean. Baso artan bera bakarrik bizi zen , han ez zegoen beste inor ere, animaliak ez baziren behintzat.Manolok eguneroko bizitza normala zuen, esnatu,jaiki eta ondoren gosaltzera joaten zen. Goizean goiz egiten zuen hori eta ondoren basora joaten zen bere aizkorarekin. Basoan zuhaitzak mozten ibiltzen zen. Baina Manolok bazuen ahalmen berezi bat beste inork ez zuen bezala. Iragana ikusten zuen.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Sailkatu gabeak
7
10
2008
Ongi etorri Elhuyar-blogak.org-ra. Hauxe da zure lehenengo post-a. Editatu ezazu post hau, jarri beste izenburu bat eta testuak aldatu edo ezabatu.
Post honen bidez, superheroiak bere burua aurkeztuko du: izena, bere historia laburra, superbotereak, zer ekipamendu daraman, zer mehatxuri aurre egiten dion, eta, noski, baita bere kriptonitak edo gune ahulak zein diren ere.
Beraz, osatu superheroiaren taula eta egizue zuen aurkezpena post honetan. Ondoren, hasi blogeatzen!
 |
| Izena: |
| Manolo |
| Superahalmenak: |
| Iragana ikusten du |
| Ekipamendua: |
| Aizkora bat |
| Mehatxuak: |
| Ez du mehatxurik |
| Ahulguneak: |
| Ez da batere bizkorra |
| Beste zenbait: |
| Ez |
| Historia laburra: |
| Manolo gizon bat da eta mundua salpatu nahi du. |
Hemen beste zenbait
|
| Historia laburra: |
|
|
Comentarios : 1 Comentario »
Categorías : Sailkatu gabeak