Asteroideen kolisioa
Earthman supermerkatuan zegoen erosketak egiten eta bi apalen artean, Ban Ki-moon azaltzen zaio.
- Kaixo, Earthman jauna. - Zer moduz zaude, Ki-moon? - Kezkatuta nago, Earthman. Astronomoek esan dutenez, asteroide multzo bat Lur planetara dator abiadura handian. Talka egingo dute egun gutxi barru! - Lasaitu zaitez, lagun. Aurkituko dut erremedioa horretarako. .Ziztu bizian, gure superheroia espaziora joan zen. Ez zuen problemarik izan asteroideak identifikatzeko nahiko gertu zeuden eta. Asteroideak arretaz begiratzen gelditu zen:
- Arranopola! Nola egingo diot aurre bola izugarri hauei?Earthman pentsatzen eman zituen ordu batzuk. Azkenik, lur jota, Lurrara itzuli zen arazoa konpondu gabe. Bertako jendea konfiantza osoa jarrita zuen Earthmanen. Berak ezin bazuen ezer egin, nork salbatuko zuen Lurreko biztanleria?
Erantzuna Australian zegoen, Marcus Gimbley astronomoaren eskuetan. Gimbley grabitatea alderanzteko eskumutur bat sortu berri zeukan. Grabitatea gorputzak erakarri beharrean, urrunduko zituen, baina atmosfera barruan dagoena ez zuen eragina nabarituko. Eskumuturra erabiltzeko Lurrara seinalatu behar zen espaziotik. Hau dela eta, Earthman Austrialara joan zen eskumuturra jasotzera.
- Marcus Gimbley al zara? - Bai - Eskumuturra al daukazu? - Bai - Emango al didazu? - Bai… baina horretarako hiru galdera erantzun behar dituzu. Lehenengo galdera… - Ez daukat denborarik txorakerietarako.Earthman eskumuturra kendu zion Gimbley-ri eta espaziora abiatu zen berriro. Asteroideak atmosferatik 50 km-etara zeuden bakarrik. Eskumuturraren argibideak irakurri eta gero, Lur planetara seinalatuz botoia sakatu zuen. Asteroideak urruntzen hasi zirela ematen zuen…
- Bai! Badabil!Baina Earthmanen irudikapenak ziren. Asteroideak atmosferan sartu ziren. Mundua akabatzera zihoala uste zuen Earthmanek. Baina ez zen horrela. Asteroideak geroz eta txikiagoak egiten joan ziren. Txikiagoak. Txikiagoak. Eta azkenik, ezerezarekin bat egin zuten. Atmosferako gasek asteroideak birrindu zituzten Lurrera iritsi baino lehen.
- Berriz ere, mundua salbatu duzu, Earthman! - Ez eman niri eskerrak, atmosferari baizik. Horregatik, atmosfera eta ingurugiroa zaindu behar ditugu. .





