Amuletoaren eta boten bila
14 10 2008Ni neska normala bat nintzen kampamendu horretara joan arte. Gau batean suge batek koxka egin ninduen eta oso gaixorik jarri nintzen. Nire amonak oso pertsona jakintsua, zenbait belarrekin, edari bat egin zidan eta ondo jarri nintzen. Baina guztia ez zen ondo atera eta ondorioak egon ziren. Nire amona hasieratik gertatzen zena zekien baina ez zidan ezer esan ez larritzeagaitik. Ni ez nintzen ezertaz konturatzen. Azkenik amuleto bat eman zidan, eta koska egin zidan sugea bilatzeko eskatu zidan.
Ahal izan nuen moduan basora itzuli nintzen, hor sugea aurkitu nuen erdi hilda lurrean. Ikustean ikaratu egin nintzen eta sugeak bat-batean hitzegiten hasi zen. Ni oso harrituta nengoen,sugeak esandakoa ulertu nuen eta. Ahapeka esan zidan:
-Bide horretatik jarraituz gero, zuhaitz handi bat aurkituko duzu, bere ondoan, zenbait harri tximista itxurarekin. Bertan, bota batzuk aurkituko dituzu.
Ez zidan esan zertarako ziren botak, baina ni kasu egin nion,eta ordutik minutu batzuetara harri horien alboan nintzen. Botak oso arin aurkitu nituen. Oso politak ziren eta berehala jarri nituen. Arratsaldeko seirak ziren. Amonaren etxera itzultzerakoan oso harrituta geratu nintzen. 6:01-etan etxean nengoen. Orduan lehen baino harrituagoa nengoen, minutu bat baino gutxiagoan bost kilometro baino gehiago egin nituen, eta ez nengoen bat ere nekatuta, berehala ohartu nintzen botak zituzten ahalamenak tximista bezain azkar korrika egitea zela. Amonak ikusi ninduen eta irribarretsu esan zidan:
- Aurkitu dituzu! Orain nire amuletoaren ahalmenak erakutziko dizkizut.- Amonak bere aulkitik altzatu zen - Amuletoari puts eginez inbisibilitatea lortuko duzu, gero, berriz puts eginez dena normaltasunera bueltatuko da.- Azkenik,hau esan zidan - Hau gure secretoa izango da.
Gero azperenka egin zuen eta lurrera erori zen begiak betirako itxiz.







Historioa oso ondo dago eta gainera originala da.