Hoztiaren lehen abentura
30 10 2008Egun batean, Hoztia Ipar poloan bere foka lagunekin zegoela, oso pertsona talde makurra etorri zen, Beroa buru zuela. Talde hau poloan jarri zen bizitzera, eta gupidarik gabe zikindu eta hondatu zuen poloa, hango armonia apurtuz eta izotza hondatuz. Orduan Hoztiak haiei aurre egitea erabaki zuen, eta horretarako haiek eragiten ari ziren hondamendiaren ondorioak erakutsi zizkien: animalien habitataren murrizpena, hauen desagerpena,… Horrela, kontzientziatu egin zituen eta bere alde jarri ziren egoera larria zela ikustean. Konturatu ziren benetako etsaia jendearen ezjakintasuna zela, eta mundu osoan zehar negutegi efektuaren ondorioak zabaltzen saiatu ziren, beste guztiak, lehen maltzurrak zirenak bezalaxe, egoera latzaz kontura zitezen, eta horrela arazo hau behin betiko konpontzeko pertsona guztiek elkarrekin lan egin zezaten. Baina Beroa, bere nahietan jarraituz, alde egin zuen, pertsona gehiago bereganatu nahian, eta munduko tokiren batean berriz ere kalte egiteko.







Kaixo!
eskerrik asko gure blogatik pasatzeagatik =)
zuen istorioak oso ondo daude zorte on izan!
aio!!