Hoztiaren lehen abentura

30 10 2008

Egun batean, Hoztia Ipar poloan bere foka lagunekin zegoela, oso pertsona talde makurra etorri zen, Beroa buru zuela. Talde hau poloan jarri zen bizitzera, eta gupidarik gabe zikindu eta hondatu zuen poloa, hango armonia apurtuz eta izotza hondatuz. Orduan Hoztiak haiei aurre egitea erabaki zuen, eta horretarako haiek eragiten ari ziren hondamendiaren ondorioak erakutsi zizkien: animalien habitataren murrizpena, hauen desagerpena,… Horrela, kontzientziatu egin zituen eta bere alde jarri ziren egoera larria zela ikustean. Konturatu ziren benetako etsaia jendearen ezjakintasuna zela, eta mundu osoan zehar negutegi efektuaren ondorioak zabaltzen saiatu ziren, beste guztiak, lehen maltzurrak zirenak bezalaxe, egoera latzaz kontura zitezen, eta horrela arazo hau behin betiko konpontzeko pertsona guztiek elkarrekin lan egin zezaten. Baina Beroa, bere nahietan jarraituz, alde egin zuen, pertsona gehiago bereganatu nahian, eta munduko tokiren batean berriz ere kalte egiteko.

Beroa



Hoztia, gure superheroia.

13 10 2008

 

 

 

Izena:
Hoztia
Superahalmenak:
Hotza igor dezake eta baita haize zurrunbilo batean bihurtu ere.
Ekipamendua:
Hots hautsak, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitakoa.
Mehatxuak:
Jendeak sorturiko kutsadurak sorturiko Beroa.
Ahulguneak:
Hoztia, tenpertura freskoan mantendu behar da. Horretarako, norbaitek eguzkitakoa heldu behar dio, eguzkitik babesteko.
Beste zenbait:
Gero eta lagun gehiago eduki eta berarekin borrokan pertsona edo animalia gehiago egon, gero eta indar handiagoa lortzen du.
Historia laburra:
Ipar poloan jaio zen, fokek beraiekin hartu eta beste bat bezala zaindu zuten, Hoztia hazi eta heziz. Gaur egun, Hoztia konturatu da, oraingoan laguntza behar dutenak fokak direla eta edozer gauza egiten du beraiek salbatzearren eta lurraren beroketa prozezua ekiditzearren.