28
10
2008
Santiago Bidea alde batera utzia zuen, baina hala eta guztiz ere hego haizea zegoela eta bidea jarraitzea erabaki zuen. Arabara iritsi orduko Toloño mendi gailurrean eseri eta hamaiketakoa egiten geratu zen. Zerura begiratu eta euri tankera hartzen zion. Hain zuzen 5minutu pasa orduko euria hasi zuen. Orduan, bizikleta hartu eta bideari ekin zion. Bidean zihoan bitartean Burgos aldetik seinale bat jaso zuen, bertako zentral nuklearretik. Bertan zerbait arraroa gertatzen zen eta horregatik lehertzeko arriskua zegoela zion seinaleak. Inosentxi laguntzeko berehala Burgos aldera abiatu zen, Burgoseko Garoña herrira zehazki. Bertako jendeak Inosentxiren beharra zuen, erradiaktibitatea jaso eta euri hodei bihurtzeko. Herritar guztiak Inosentxiri oihu egiten ari ziren: “Inosentxi lagundu!!”. Inosentxik, bizikletako pedalei emanez, berriz ere herritarren oihu bat entzun zuen: “Inosentxi azken minutua falta da eztanda gertatzeko!”. Han iritsi zen Garoñara Inosentxi denak emanda, jendea urrutiratzeko eskatu zuen eta berehala hasi zen lanean. Hogeita hamar segundoan %45a jaso eta iada eztanda gelditu zuen. Herritarrak oso pozik jarri ziren. Hango lanak amaitu eta jendeak esker onak eman zizkion Inosentxiri.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized
28
10
2008
Inosentxik jada 7 urte zeramatzan super-heroi lanean. Urte hauetan, arazo askori konponbidea aurkitu zizkion. Hori dela eta, ostiral eguerdian bazkaria prestatzen ari zen bitartean, arraro xamar sentitzen hasi zen, izan ere, beste eguzki eklipse bat gertatu zen. Eklipse honek beste ahalmen bat eman ziola konturatu zen. Gainera ez zen edonolakoa, ahalmen horrekin zentral-nuklearrak sortutako gaitz guztiak sendatzea zuen, eta bi aldiz pentsatu gabe gaixoei sendatzera abiatu zen.
Ez zen lan erraza izan baina 9 ordutan munduko hiru laurdenei bizia salbatu zien eta beste 2 ordu gehiago behar izan zituen beste guztiei salbatzeko. Inosentxi leher eginda iritsi zen etxera, izan ere lan handia egin zuen, baina lan hori gustukoa zuenez eta besteei laguntzeko zenez poz-pozik egin zuen. Inosentxik berriz ere mundua salbatu zuen eta denok berarekin gustura zeuden, beraz, Inosentxik lo egitera joan zen hurrengo egunean gertatuko zenaren berririk gabe.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized
22
10
2008
Goiz eguzkitsu bat zen hura, Inosentxi egunero bezala bere bizikleta hartu eta abentura berri bat bizi behar zuela eta, herrian barrena buelta bat ematea pentsatu zuen. Halako batean, elektrodomestiko denda bateko eskaparatean zegoen telebistan Txernobilen kasuaren berri ematen ari ziren. Orduan erabaki zuen bertara arazoa konpontzera joatea. Bizikletari eragin eta Txernobil aldera abiatu zen. Behin iritsi zenean pixkanaka erradiaktibitatea euri hodei bihurtu zuen. Milaka hodei sortu zituen bertatik, haietako batzuk bertako ingurugiroa hobetzeko bertan geratu ziren eta beste gehienak Afrikako Mauritania basamortua bihurtzen ari den lurraldera bidali zituen, nahiz eta, hodei batzuk bidean galdu. Aste bateko epean Mauritaniak aldaketa handia igaro zuen. Basamortu izatetik, belardi zabal eta animaliez betea izatera pasa zen. Txernobil hiriak ere aldaketa handia jasan zuen, nahiz eta, denbora gehiago behar izan. Lan handi honen ondorioz, mundu mailan bere ohorez ekitaldi bat ospatu zuten eta bertan esker onak emateko sari bat eman zioten. Arazo honez gain, oraindik ere beste arazoei konponbidea bilatzeko prest zegoen Inoxentxi eta horretarako ekitaldiak indarrak eman zizkion.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized