TXERNOBILEN GARBIKETA
22 10 2008
Goiz eguzkitsu bat zen hura, Inosentxi egunero bezala bere bizikleta hartu eta abentura berri bat bizi behar zuela eta, herrian barrena buelta bat ematea pentsatu zuen. Halako batean, elektrodomestiko denda bateko eskaparatean zegoen telebistan Txernobilen kasuaren berri ematen ari ziren. Orduan erabaki zuen bertara arazoa konpontzera joatea. Bizikletari eragin eta Txernobil aldera abiatu zen. Behin iritsi zenean pixkanaka erradiaktibitatea euri hodei bihurtu zuen. Milaka hodei sortu zituen bertatik, haietako batzuk bertako ingurugiroa hobetzeko bertan geratu ziren eta beste gehienak Afrikako Mauritania basamortua bihurtzen ari den lurraldera bidali zituen, nahiz eta, hodei batzuk bidean galdu. Aste bateko epean Mauritaniak aldaketa handia igaro zuen. Basamortu izatetik, belardi zabal eta animaliez betea izatera pasa zen. Txernobil hiriak ere aldaketa handia jasan zuen, nahiz eta, denbora gehiago behar izan. Lan handi honen ondorioz, mundu mailan bere ohorez ekitaldi bat ospatu zuten eta bertan esker onak emateko sari bat eman zioten. Arazo honez gain, oraindik ere beste arazoei konponbidea bilatzeko prest zegoen Inoxentxi eta horretarako ekitaldiak indarrak eman zizkion.






