EZTANDA GELDITU

28 10 2008

torre-de-refrigeracion-de-la-central-nuclear-de-as-2008041509464105hg21.jpgSantiago Bidea alde batera utzia zuen, baina hala eta guztiz ere hego haizea zegoela eta bidea jarraitzea erabaki zuen. Arabara iritsi orduko Toloño mendi gailurrean eseri eta hamaiketakoa egiten geratu zen. Zerura begiratu eta euri tankera hartzen zion. Hain zuzen 5minutu pasa orduko euria hasi zuen. Orduan, bizikleta hartu eta bideari ekin zion. Bidean zihoan bitartean Burgos aldetik seinale bat jaso zuen, bertako zentral nuklearretik. Bertan zerbait arraroa gertatzen zen eta horregatik lehertzeko arriskua zegoela zion seinaleak. Inosentxi laguntzeko berehala Burgos aldera abiatu zen, Burgoseko Garoña herrira zehazki. Bertako jendeak Inosentxiren beharra zuen, erradiaktibitatea jaso eta euri hodei bihurtzeko. Herritar guztiak Inosentxiri oihu egiten ari ziren: “Inosentxi lagundu!!”. Inosentxik, bizikletako pedalei emanez, berriz ere herritarren oihu bat entzun zuen: “Inosentxi azken minutua falta da eztanda gertatzeko!”. Han iritsi zen Garoñara Inosentxi denak emanda, jendea urrutiratzeko eskatu zuen eta berehala hasi zen lanean. Hogeita hamar segundoan %45a jaso eta iada eztanda gelditu zuen. Herritarrak oso pozik jarri ziren. Hango lanak amaitu eta jendeak esker onak eman zizkion Inosentxiri.


Acciones

Información

Escriba un comentario

Usted puede usar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

*
To prove you're a person (not a spam script), type the security word shown in the picture. Click on the picture to hear an audio file of the word.
Click to hear an audio file of the anti-spam word