Kalidoskopio » Uncategorized http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali Zientzia eta Teknologiaren Astea 2008 Wed, 29 Oct 2008 09:23:07 +0000 http://wordpress.org/?v=wordpress-mu-1.2.3-2.2.1 eu EZTANDA GELDITU http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/eztanda-gelditu/ http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/eztanda-gelditu/#comments Tue, 28 Oct 2008 10:48:27 +0000 kali http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/eztanda-gelditu/ torre-de-refrigeracion-de-la-central-nuclear-de-as-2008041509464105hg21.jpgSantiago Bidea alde batera utzia zuen, baina hala eta guztiz ere hego haizea zegoela eta bidea jarraitzea erabaki zuen. Arabara iritsi orduko Toloño mendi gailurrean eseri eta hamaiketakoa egiten geratu zen. Zerura begiratu eta euri tankera hartzen zion. Hain zuzen 5minutu pasa orduko euria hasi zuen. Orduan, bizikleta hartu eta bideari ekin zion. Bidean zihoan bitartean Burgos aldetik seinale bat jaso zuen, bertako zentral nuklearretik. Bertan zerbait arraroa gertatzen zen eta horregatik lehertzeko arriskua zegoela zion seinaleak. Inosentxi laguntzeko berehala Burgos aldera abiatu zen, Burgoseko Garoña herrira zehazki. Bertako jendeak Inosentxiren beharra zuen, erradiaktibitatea jaso eta euri hodei bihurtzeko. Herritar guztiak Inosentxiri oihu egiten ari ziren: “Inosentxi lagundu!!”. Inosentxik, bizikletako pedalei emanez, berriz ere herritarren oihu bat entzun zuen: “Inosentxi azken minutua falta da eztanda gertatzeko!”. Han iritsi zen Garoñara Inosentxi denak emanda, jendea urrutiratzeko eskatu zuen eta berehala hasi zen lanean. Hogeita hamar segundoan %45a jaso eta iada eztanda gelditu zuen. Herritarrak oso pozik jarri ziren. Hango lanak amaitu eta jendeak esker onak eman zizkion Inosentxiri.

]]>
http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/eztanda-gelditu/feed/
GAIXOEI SENDATU http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/gaixoei-sendatu/ http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/gaixoei-sendatu/#comments Tue, 28 Oct 2008 10:39:07 +0000 kali http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/gaixoei-sendatu/ Inosentxik jada 7 urte zeramatzan super-heroi lanean. Urte hauetan, arazo askori konponbidea aurkitu zizkion. Hori dela eta, ostiral eguerdian bazkaria prestatzen ari zen bitartean, arraro xamar sentitzen hasi zen, izan ere, beste eguzki eklipse bat gertatu zen. Eklipse honek beste ahalmen bat eman ziola konturatu zen. Gainera ez zen edonolakoa, ahalmen horrekin zentral-nuklearrak sortutako gaitz guztiak sendatzea zuen, eta bi aldiz pentsatu gabe gaixoei sendatzera abiatu zen.

Ez zen lan erraza izan baina 9 ordutan munduko hiru laurdenei bizia salbatu zien eta beste 2 ordu gehiago behar izan zituen beste guztiei salbatzeko. Inosentxi leher eginda iritsi zen etxera, izan ere lan handia egin zuen, baina lan hori gustukoa zuenez eta besteei laguntzeko zenez poz-pozik egin zuen. Inosentxik berriz ere mundua salbatu zuen eta denok berarekin gustura zeuden, beraz, Inosentxik lo egitera joan zen hurrengo egunean gertatuko zenaren berririk gabe.

]]>
http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/28/gaixoei-sendatu/feed/
TXERNOBILEN GARBIKETA http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/22/txernobilen-garbiketa/ http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/22/txernobilen-garbiketa/#comments Wed, 22 Oct 2008 08:20:11 +0000 kali http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/22/txernobilen-garbiketa/ chernovil1.jpgGoiz eguzkitsu bat zen hura, Inosentxi egunero bezala bere bizikleta hartu eta abentura berri bat bizi behar  zuela eta, herrian barrena buelta bat ematea pentsatu zuen. Halako batean, elektrodomestiko denda bateko eskaparatean zegoen telebistan Txernobilen kasuaren berri ematen ari ziren. Orduan erabaki zuen bertara arazoa konpontzera joatea. Bizikletari eragin eta Txernobil aldera abiatu zen. Behin iritsi zenean pixkanaka erradiaktibitatea euri hodei  bihurtu zuen. Milaka hodei sortu zituen bertatik, haietako batzuk bertako ingurugiroa hobetzeko bertan geratu ziren eta beste gehienak Afrikako Mauritania basamortua bihurtzen ari den lurraldera bidali zituen, nahiz eta, hodei batzuk bidean galdu. Aste bateko epean Mauritaniak aldaketa handia igaro zuen. Basamortu izatetik, belardi zabal eta animaliez betea izatera pasa zen. Txernobil hiriak ere aldaketa handia jasan zuen,  nahiz eta, denbora gehiago behar izan. Lan handi honen ondorioz, mundu mailan bere ohorez ekitaldi bat ospatu zuten eta bertan esker onak emateko sari bat eman zioten. Arazo honez gain, oraindik ere beste arazoei konponbidea bilatzeko prest zegoen Inoxentxi eta horretarako ekitaldiak indarrak eman zizkion.           

]]>
http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/22/txernobilen-garbiketa/feed/
Ongi Etorri Teknoskopiora! http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/15/ongi-etorri/ http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/15/ongi-etorri/#comments Wed, 15 Oct 2008 18:46:56 +0000 kali
Izena:
InosentxiWink
Superahalmenak:
bizikletak erradiaktibitatea hartu eta gero hori euri hodei bihurtu
Ekipamendua:
bizikleta
Mehatxuak:
energia nuklearreko erradiaktibitatea
Ahulguneak:
ostadar bikoitza agertzean bere ahalmenaren %30a baino gehiago jasotzen badu 15minutuz mugitezin geratzen da eta ezin du euri hodei bihurtu 
Beste zenbait:
Hemen beste zenbait
Historia laburra:
Inosentxi 19 urteko emakume kirolari bat zen, eta bizikletan ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Egun batean Santiago bidea egitea okurritu zitzaion, baina gurasoek ez zela gai zioten Inosentxiren burugogorkeriaz bere bizikleta eta motxila hartu eta Santiagorantz abiatu zen. 120 km egin ondoren, eguraldi txarra zetorrela eta, bertako kobazulo batean sartu zen. Oraindik eguerdiko ordu batak ziren arren, iluntzen hasia zegoen, beraz sua piztu eta bazkaltzen hasi zen. Iluntasun hori eguzki eklipsearen ondorio zen, izan ere ordubatak eta bostean zen. Momentu jakin horretan kobazuloaren eskuinaldean zegoen zulotik argi-izpi arraro batek bere bizikleta eta bera zulorantz igotzen hasi ziren. Orduan zulotik irteterakoan Inoxentsi superheroia bihurtu zen eta horrekin batera botereak ere lortu zituen, bizikletari xurgagailu bat jarri zitzaion. Bien botereekin energia nuklearrak botatzen duten erradiaktibitatea euri laino bihurtzen zuen eta ura behar zuten lekuetan bota. Horrela atmosferako kutsadura garbiago montentzen zuen. Bere Santiago bidea egiteko plana bertan behera utzi zuen denboraldi batean eta mundua zalbatzera abiatu zen.
]]>
http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/kali/2008/10/15/ongi-etorri/feed/