Ez zen lan erraza izan baina 9 ordutan munduko hiru laurdenei bizia salbatu zien eta beste 2 ordu gehiago behar izan zituen beste guztiei salbatzeko. Inosentxi leher eginda iritsi zen etxera, izan ere lan handia egin zuen, baina lan hori gustukoa zuenez eta besteei laguntzeko zenez poz-pozik egin zuen. Inosentxik berriz ere mundua salbatu zuen eta denok berarekin gustura zeuden, beraz, Inosentxik lo egitera joan zen hurrengo egunean gertatuko zenaren berririk gabe.
]]>
Goiz eguzkitsu bat zen hura, Inosentxi egunero bezala bere bizikleta hartu eta abentura berri bat bizi behar zuela eta, herrian barrena buelta bat ematea pentsatu zuen. Halako batean, elektrodomestiko denda bateko eskaparatean zegoen telebistan Txernobilen kasuaren berri ematen ari ziren. Orduan erabaki zuen bertara arazoa konpontzera joatea. Bizikletari eragin eta Txernobil aldera abiatu zen. Behin iritsi zenean pixkanaka erradiaktibitatea euri hodei bihurtu zuen. Milaka hodei sortu zituen bertatik, haietako batzuk bertako ingurugiroa hobetzeko bertan geratu ziren eta beste gehienak Afrikako Mauritania basamortua bihurtzen ari den lurraldera bidali zituen, nahiz eta, hodei batzuk bidean galdu. Aste bateko epean Mauritaniak aldaketa handia igaro zuen. Basamortu izatetik, belardi zabal eta animaliez betea izatera pasa zen. Txernobil hiriak ere aldaketa handia jasan zuen, nahiz eta, denbora gehiago behar izan. Lan handi honen ondorioz, mundu mailan bere ohorez ekitaldi bat ospatu zuten eta bertan esker onak emateko sari bat eman zioten. Arazo honez gain, oraindik ere beste arazoei konponbidea bilatzeko prest zegoen Inoxentxi eta horretarako ekitaldiak indarrak eman zizkion.
]]>
| Izena: |
Inosentxi![]() |
| Superahalmenak: |
| bizikletak erradiaktibitatea hartu eta gero hori euri hodei bihurtu |
| Ekipamendua: |
| bizikleta |
| Mehatxuak: |
| energia nuklearreko erradiaktibitatea |
| Ahulguneak: |
| ostadar bikoitza agertzean bere ahalmenaren %30a baino gehiago jasotzen badu 15minutuz mugitezin geratzen da eta ezin du euri hodei bihurtu |
| Beste zenbait: |
| Hemen beste zenbait |
| Historia laburra: |
| Inosentxi 19 urteko emakume kirolari bat zen, eta bizikletan ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Egun batean Santiago bidea egitea okurritu zitzaion, baina gurasoek ez zela gai zioten Inosentxiren burugogorkeriaz bere bizikleta eta motxila hartu eta Santiagorantz abiatu zen. 120 km egin ondoren, eguraldi txarra zetorrela eta, bertako kobazulo batean sartu zen. Oraindik eguerdiko ordu batak ziren arren, iluntzen hasia zegoen, beraz sua piztu eta bazkaltzen hasi zen. Iluntasun hori eguzki eklipsearen ondorio zen, izan ere ordubatak eta bostean zen. Momentu jakin horretan kobazuloaren eskuinaldean zegoen zulotik argi-izpi arraro batek bere bizikleta eta bera zulorantz igotzen hasi ziren. Orduan zulotik irteterakoan Inoxentsi superheroia bihurtu zen eta horrekin batera botereak ere lortu zituen, bizikletari xurgagailu bat jarri zitzaion. Bien botereekin energia nuklearrak botatzen duten erradiaktibitatea euri laino bihurtzen zuen eta ura behar zuten lekuetan bota. Horrela atmosferako kutsadura garbiago montentzen zuen. Bere Santiago bidea egiteko plana bertan behera utzi zuen denboraldi batean eta mundua zalbatzera abiatu zen. |