Bigarren abentura
30 10 2008Sonia, Gategirl-en ahizpa, eskolara ikastera joan zen egunero bezala.
Bitartean, Gaztegirl etxean zegoen lazai-lazai eta gizon gaizto batzuek etorri ziren neskari zerbait esateko:
- Zure hegan egiteko kapa nahi dugu.
- Eta zergaitik pentsatzen duzu emango dizudala?
- Zure ahizpa asko maite duzulako.
- Zer gertatu da nire ahizparekin.
- Oraindik ezer ez, bakarrik esaten dizugu zure ahizpa bizirik ikusi nahi baduzu kapa eman beharko diguzula bi egun pasa baino lehen.
- Burutik jota ahal zaudete?
- Guk bakarrik esaten dizugu.
Bi egun pasa ziren eta Gaztegirl ez zien gaiztoei kapa eman. Orduan gizonek Soniaren eskolara joan ziren eta bere klaseko ikasle guztiak hil egin nahi zituzten.
Gaztegirl etxera joan zen eta bere ahizpa ez zegoela ikusterakoan bere eskolara hegan egiten joan zen kaparekin.
Leihotik sartu zen klasera eta inor ez zegoela ikusi zuen. Oso bizkor maltzurren etxera joan zen eta ikasle guztiak bertan zeudela ikusi zuen.
- Ez egin minik inori, mesedez- esan zuen Gaztegirl.
- Ez diot inori minik egingo zure kapa ematen badidazu.
- Gauza bat egingo dugu. Borrokatu egingo gara, eta zuk irabazten baduzu, kapa zurea izango da. Eta ni irabazten badut… nire ahizpa hemendik eramango dut.
- Adoz.
Borrokatu eta gero, Gaztegirl irabazi eta kaparekin geratu zen eta ikasle guztiak salbatu zituen.







