Hirugarren abentura
31 10 2008Egun batean, Gaztegirl parkean zegoen kirola egiten. Bat- batean, buruan kolpe handi bat nabaritu zuen eta konorterik gabe geratu zen.
Esnatu zenean gela txiki eta ilun batean zegoela konturatu zen. Segituan, gizon maltzurrak gelan sartu ziren eta esan zioten:
- Bizirik irtetea nahi baduzu, guk esaten dizuguna egin beharko duzu.
- Ez dizuet ezertan kasurik egingo. Nire bizitza arriskuan jarri behar badut, jarriko dut.
- Zure lana erraza da. Bihar esan behar diozu munduari meteoritoak jarriko dituzula mundu osoan eta horrela kartzelan egotea zer den jakingo duzu.
Gaztegirlek ez zuen irtenbiderik. Maltxurren esana egin behar zuen, ez zuelako hegan egiteko kapa berarekin eta ezin zelako defendatu.
Hurrengo egunean….New yorken “rueda de prensa” bat organizatu zuen. Telebista guztiak zeuden bertan. Meteoritoak jaurtiko zituela esan zuen eta poliziak kartzelara eraman zuen. Kartzelan zegoela, neskak negar egiten hasi zen.
Begiak itzi zituenean lo geratu zen eta esnatu zenean dena amets bat izan zela ikusi zuen.







