“Super Pija”-ren ametsetako mundua
28 10 2008Hurrengo asteko egun batean, gure “Super Pija” etxean aurkitzen zen. Arratsalde neketsu bat zen eta Ikastolatik etorri berria, ez zuen egun umoretsua izan Ikastolan, ingeleseko azterketa ez baitzuen gainditu puntu batengatik. Pentsakor zegoen gure super heroia aurreko astean pasatutakoa buruan zuelarik baina dena haztea zela erabaki zuen eta komun bainu gela aldera abiatu zen.
Komunean ispilu aurrea jarri zen zure super heroia eta irudi arraroak ikusten hasi zen. Ispiluan bestaldean beste mundu bat balego bezala ispiluaren beste aldean. Mundu ezberdin hori dena arrosa zen eta “Super Pija”-ren ametsetako mundu bat bezala. Ikaragarria zen baina ezin zuen egia izan hark, dena ezin hobeto irudikatua baitzegoen berak amestu bezala eta hori ezinezkoa zela iruditzen zitzaion. Horregatik bere buruari atximurka bat egin zion masailean eta urarekin igurtzi zuen aurpegia. Berriz ere ispilu aldea begiratu zuen eta mundu eder hura an azlatzen zen bere kolore arrosaz. Gure super heroiak kontuz-kontuz ukitzera bultzatu zuen bere burua eta ispiluari itsatsita geratu beharrean eskua desagertu egin zitzaion. Harrigarria zen! Ez zen posible gertatzen hari zena eta oraingoan, kontuz-kontuz beste eskua ere sartu zuen bestearekin batera, gerora hankak, burua eta gorputz guztia han zuen azkenik, mundu harrigarri perfektu hartan.
Dena arrosa kolorezkoa zen bai etxeak,bai loreak, bai eguzkiak eta bertako biztanleak ere arrosa kolorez jantziak zeuden. Ikaragarria zen gertatzen hari zen guztia. Halako batean neskatila bat gerturatu zitzaion irribarretsu eta esna zion:
-Kaixo! Zu “Super Pija” super heroia izango zara ezta?-galdetu zion neskatilak
-Bai halaxe nahi baina nola dakizu nire izena? Eta nor zara?-erantzun zion.
-Ba…hemen oso ezaguna zara ohartuak baitgaude ni eta nire familiakoak arrosa kolorea asko gustatzen zaizula eta ahalmen handiak dituzula ere-erantzun zion neskak.
“Super Pija” txundituta geratu zen esan ziona entzun ondoren nola zitekeen bera ezagutzea beste mundu bateko familia edo biztanle batzuk??
-Barka iezadazu ez dizut nire burua aurkeztu, ni Ione naiz- esan zion irribarretsu- Etor zaitez nirekin nire familia aurkeztuko dizut.
Gure super heroia hitzik gabe geratu zen baina zerbaitek esaten zion neskato horrekin fida zitekeela eta konfiantza eman ziokeela.
Bost minutu ondoren ibili ondoren azkenik iritsi ziren bere lagun berriaren etxera. Etxean sartu orduko Ione larri jarri zela ikusi zuen “Super Pijak”-k eta berak ere antzeman zuen Ioneren etxeak ezin zuela hala izan, dena gris kolorekoa baitzegoen bai sukaldea,bai egongela,bai komuna…. Amari deika hasi zen Ione eta triste xamar hurbildu zitzaion ama eta Ione kezkaturik galdezka hasi zitzaion.
-Zer pasa da ama?
Amak kopetilun zegoen eta hola erantzun zion:
-Anartz etorri da “Super Maltzur” eta etxe osoa grisez gris-tu du baina zorionez ni ez nau gris-tu.
Gure super heroia harriturik zegoen zer pasatzen zen arrastorik gabe eta galdetu zion:
-Nor da Anartz “Super Maltzur” hori??
-Dena gris bihurtzeko ahalmena duen super heroi bat da eta arrosa kolorea gorroto duenez orain gris kolorez bihurtu nahi du eta edozer egin dezake eta horregatik nengoen zure zain,zure laguntza behar dugu.
“Super Pija”-k baietz lagunduko ziola esan zion eta ondoren bere lagun berria aurkeztu zion Ionen bere amari. “Super Pija” pentsakor geratu zen herriaren egoera nola zegoen ikusita eta proposamen bat egitea pentsatu zuen Ione eta bere amari.
-Nik proposamen bat daukat zuentzat esan zuen gure super heroiak ausardia osoz -nik ahalmen batzuk ditut eta horrez aparte, horien artean ahalmen berezi bat oso.Burua mugituz aurrean harrapatutako dena arrosa bihur dezaket eta hori egin ahal izango dudala iruditzen zait zuen herria salbatzeko. Zer iruditzen? Baina horretarako Anartz delako horrengana eman behar nauzue noski.
Hori esatean Ione eta Ioneren amaren aurpegian irribarre polit bat marraztu zen eta buruaz egin zioten itxaropentsu.
Ione bere laguna bere laguna gustu handiz eraman zuen “Super Maltzur” zegoen tokirantz eta han zegoen, orain ere bere maltzur keriaren bat egiten horregatik baitzeukan izen hori “Super Maltzur” beti plan maltzurren bat ibiltzen baitzuen esku artean.
“Super Pija” denborarik galdu gabe burua mugituz Anartzi begiratu eta herri osoa kolore arrosaz bihurtzea lortu zuen, Ioneren etxea tartean zela jakina eta “Super Maltzur” bat-batean desagertu egin zen segituan.
Horren ondorioz herri osoak eskerrak eman zizkien eta etxerantz itxuli zen gure super heroia.
Handik aurrera aurrera bizitza normala egiten segitu zuen “Super Pija”-k baina hori bai, bere amets munduko abentura ahaztu gabe.






