“Super Pija” eta lapurrak
30 10 2008Handik hilabete batzuetara, gure “Super Pija” kalean zebilen saltoka eta pozik bere lagun Mirenekin geratuta zegoelako. Bere herriko plazan zegoen Mirenekin bere zain. Plazan topatu zirenean banku batean eseri ziren biak eta hitz egiten hasi ziren. Hitz egiteari bukatu zutenean, ez zekitenen zertaz hitz egin goxoki dendara joan ziren zerbait erostera. Goxoki denda plazatik pixka-bat urruti zegoen, herrian bakarra zegoen baina oso oso handia zen , denetik zegoen.
Dendan sartu zirenean,bertan lehen ikusten zuten dena hartzen zuten. Erostera zihoazela Mirenek garrasi handi bat egin zuen eta gure nexkak buelta eman eta berak ere garrasi egin zuen. Bat-batean eskuetan zituzten gozokiak lurrera bota eta belauniko jarri ziren. Gizon-emakume batzuk ziren, hiru zehazki. Bat kaxa eta kaxako nexka zegoen alderantz abiatu zen, beste bat jendearengana, bezeroengana, abiatu zen eta bestea leihoan bigilatzera joan zen poliziarik edo joaten zen jakitera. Gu bijilatzen ari zena emakumea zen eta beste biak gizonak. Kaxako emakumea dardarka zegoen eta gizon batek esan zion:
-eman dirua oraintxe!
-ez, ez dizut emango- esan zuen neskak dardarka.
Gizonak tiro egin zion. Kaxa irekitzen saiatu zen, baina jada berandu zen, polizia goxoki dendaren aurrean zegoen, beraiek harrapatzeko eta kartzelara bidaltzeko gogoarekin. Gizon batek Miren hartu zuen lehen bezala eta Miren ikaratuta zegoen, ezin mugituta.
Orduan “Super Pija” hori ikusi zuenean zerbait egin beharra zuela sentitu zuen, ezin zuela eserita geratu bere laguna horrela zegoela ikusirik. Altxatu egin zen, begiak itxi zituen eta ahalik eta gehien kontzentratu zen eta horrela lapurren pistolak airean irten ziren, txorien moduan, eta dendaren atzealdean erori ziren. Lapurrak ezin sinistuta zeuden ikusi zutena eta beldurraren beldurrez korrika egin zuten ihes, poliziengana joan ziren eta iñok ez zuten sinistu kontatutakoa. Dendan barruan zeuden bezeroak ez zuten posiblea ikusten pasatutakoa eta beldurrez zeuden, baina baita ere pozik zeren gertatutakoa gertatuta ere libre ziren eta poz horrek beldurra gainditzen zuen. Dendan zeunden denak korrika egin zuten ospa eta poliziak lapurrak espetxera eman zituen eta Miren eta gure super heroia etxera erretiratu ziren biak. Etxerako bidean Mirenek dardarka jarraitzen zuen, ematen zuen ez zuela behin ere ahaztuko esperientzia txar hura.
Hurrengo egunean topo egin zuten, Miren lasaiago zegoen baina ez zitzaion ahaztu.
-Aiii, pentsatzearekin bakarrik atzealdean gertatutakoa oilo ipurdia jartzen zait- esan zuen Mirenek.
-Lasaitu zaitez neska ez zen ezer txarrik pasa eta.
-bai arrazoi duzu. Baina oraindik ez dudana ulertzen zera da, nola airean irten ziren pistolek- esan zuen harrituta Mienek
-Bueno egunen batean jakingo duzu- esan zuen barre txikia egiten zuen bitartean.






