29
10
2008
Buruari buelta asko eman ondoren neska hura esagutzea erabaki zuen, ez zekien maiteminduko ote zen ala lagun bezala bukatuko ote zuten. Oso urduri zegoen, bere lehenengo topaketa baitzen. Bai behintzat neska batekin, eta bakarrik! Hurengo eguna iritsi zenean ordu bat lehenago hasi zen preparatzen. Kolonia goxoa bota, eta lehen aldiz bizarra moztu zuen. Eta arratsaldeko azken orduan herriko sarreran dagoen parkean zegoen, bere superheroi trajearekin. Urrutian itzal bat ikusi zuen, baina gerturatzen hari zela oso handia zela ohartu zen. Gertu zegoela matxo-man zela ohartu zen! Bere aurka egin izan ohi du beti eta margi-man konpontzen saiatzen zena berak beti aurkakoa egiten zuen!
Gertu zegoela bera suntsitseko, eskutitza bidali ziola esan eta margi-man joaten saiatu zen. Baina zoritxarrez matxo-manek zuen botereari aurre egiteko ez zen gai izan. Eta matxo-manek bere botere guztia margi-manekin erabili ondoren, bere amaiera izan zen, gorputza gelditu zitzaion.
Halako batean esnatu eta leku arraro batean zegoela ohartu zen. Ospitalean zegoen eta bere amak esna zegoela ikustean izugarrizko posa hartu zuen. Esan zion aste batez koma egoeran egon zela, ikastolako errekreoan erori eta buruan golpe handia hartu zuelako. Dena amets bat izan zen. Baina bere bizitzako ametsik politena. Nola bait esateko bere ametsa errealitate bihurtu zen egun batzuetan.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized
28
10
2008
Etxera iritsi zenean amak zigorra jarri nahi zion, baina gertatu zena kontatu ondoren barkatu egin zion. Eskutitz bat iritsi zela esan eta zerbait jan ondoren bere gelara joan zen eskutitza irakurtzera.
” Kaixo Margi–man:
Ez dakit eskutitza iritsiko zaizun baina saiatu beharra nuen. Izan ere egin dituzun lanak izugarriak iruditu zaizkidala esan nahi nizun. Ukranian oraindela urte batzuk gertatu zenaren treagediaren ondoren, gaur egun geratzen zen zati handi bat kendu duzu, kantauri itsasoan hondoratu ziren barkuek zuten petrolioa garbitu duzu, eta azkeneko hau zoragarria izan da. Pekin-eko jendeari bakean eta lasai bizitzeko aukera eman diezu.
Egin duzun guztia egin ondoren zure jarraitzailea izango naizela diotsut eta oso jende eskuzabala zarela. Egia esan lotsa handia ematen didan harren egia kontatzeko idatzi dizut. Hau da, maite zaitu dala! Nire ametsa hil baino lehenago zuri ezagutzea da.
Mesede hau egitea eskatzen dizut, bihar arratsaldeko azken orduan joan zaitez herriaren sarreran dagoen parkera. Ulertuko dut ez bazara joaten. Eskutitza asko jasoko dituzu segurasko eta ezin dituzu denak irakurri, ez eta eskari guztiak bete ere.
Maitasun osoz agurtzen zaitut!
Laisterrarte!!!”
Oso urduri zegoen bere lehen maitasun eskutitza baitzen. Ez zekien zer egin… joan hala ez? izan ere ez zuen neska hura ezagutzen eta ez zekien benetan maite zion hala ez.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized
28
10
2008
Lo zegoela, buskadorea deitzen ari zitzaiola ohartu zen, eta berehala esnatu egin zen. Jaiki zenean ohartu zen arropa arraroa zuela jantzita. Ispiluan begiratzen hasi zen, eta bizkarrean “margi-man” izena zuela ohartu zen, eta aurrean ikur arraro bat zuen. Buskadorea tramankulua ikusi zuenean, bazekian zer zen, baina ez zertarako zuen. Pantailatxo txikiari begiratu eta koordenatu batzuk idatzita zeudela ohartu zen. Gero, ordenagailu zientifikoan begiratu, eta koordenatuak Pekin hiriari zegozkien. Bere instintoak esaten zion bertara joan eta zegoen arazoa konpondu behar zuela. Bere amaren baimena ez zuenez etxetik ateratzeko, lehiotik salto egitea erabaki zuen, ezpait zuen beste aukerarik. Salto egitean, ahalmen bat zuela konturatu zen, bere ametsa errealitate bihurtu zen. Hegan egiten zuen!!! Nork ez luke nahiko ahalmen hori eduki?

Pekinera iristean izugarrizko kutsadura zegoela ohartu zen, eta zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Halako batean, bizkarretik hodi bat atera zitzaion, eta botoi bat zuen “START” jartzen zuena. Botoiari eman, eta kutsadura pixkanaka xurgatzen ari zela ohartu zen. Gorputzean gauza arraroak gertatzen ari zitzaizkion, kutsadura xurgatzen ari zen bitartean, berak energia gehiago zeukala ohartzen zen, eta kutsadura guztia xurgatu zuen. Ordu batzuk geroago, gizon arraro bat gerturatzen ari zitzaiola konturatu zen. Bere ondora iritsi zenean, berak deitu ziola esan eta egin zuen lanarengatik zoriondu zion. Izan ere Pekinen dagoen kutsadura oso handia da baina fabrika baten arakoaren ondorioz zegoenaren ia bikoitza sortu eta ezin zen inor etxetik atera.
- Oso ondo Margi-man! Eskerrik asko egin duzun lanarengatik. Orain jendea lehen baino lasaiago ibili daiteke kalean, eta umeak parkean jolastu dezakete. Benetan asko eskertzen dugu egin duzun lana.
Comentarios : Sin comentarios »
Categorías : Uncategorized