Superheroiaren hasiera
28 10 2008Lo zegoela, buskadorea deitzen ari zitzaiola ohartu zen, eta berehala esnatu egin zen. Jaiki zenean ohartu zen arropa arraroa zuela jantzita. Ispiluan begiratzen hasi zen, eta bizkarrean “margi-man” izena zuela ohartu zen, eta aurrean ikur arraro bat zuen. Buskadorea tramankulua ikusi zuenean, bazekian zer zen, baina ez zertarako zuen. Pantailatxo txikiari begiratu eta koordenatu batzuk idatzita zeudela ohartu zen. Gero, ordenagailu zientifikoan begiratu, eta koordenatuak Pekin hiriari zegozkien. Bere instintoak esaten zion bertara joan eta zegoen arazoa konpondu behar zuela. Bere amaren baimena ez zuenez etxetik ateratzeko, lehiotik salto egitea erabaki zuen, ezpait zuen beste aukerarik. Salto egitean, ahalmen bat zuela konturatu zen, bere ametsa errealitate bihurtu zen. Hegan egiten zuen!!! Nork ez luke nahiko ahalmen hori eduki?
![]()
Pekinera iristean izugarrizko kutsadura zegoela ohartu zen, eta zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Halako batean, bizkarretik hodi bat atera zitzaion, eta botoi bat zuen “START” jartzen zuena. Botoiari eman, eta kutsadura pixkanaka xurgatzen ari zela ohartu zen. Gorputzean gauza arraroak gertatzen ari zitzaizkion, kutsadura xurgatzen ari zen bitartean, berak energia gehiago zeukala ohartzen zen, eta kutsadura guztia xurgatu zuen. Ordu batzuk geroago, gizon arraro bat gerturatzen ari zitzaiola konturatu zen. Bere ondora iritsi zenean, berak deitu ziola esan eta egin zuen lanarengatik zoriondu zion. Izan ere Pekinen dagoen kutsadura oso handia da baina fabrika baten arakoaren ondorioz zegoenaren ia bikoitza sortu eta ezin zen inor etxetik atera.
- Oso ondo Margi-man! Eskerrik asko egin duzun lanarengatik. Orain jendea lehen baino lasaiago ibili daiteke kalean, eta umeak parkean jolastu dezakete. Benetan asko eskertzen dugu egin duzun lana.






