Margi-manen amaiera
29 10 2008Buruari buelta asko eman ondoren neska hura esagutzea erabaki zuen, ez zekien maiteminduko ote zen ala lagun bezala bukatuko ote zuten. Oso urduri zegoen, bere lehenengo topaketa baitzen. Bai behintzat neska batekin, eta bakarrik! Hurengo eguna iritsi zenean ordu bat lehenago hasi zen preparatzen. Kolonia goxoa bota, eta lehen aldiz bizarra moztu zuen. Eta arratsaldeko azken orduan herriko sarreran dagoen parkean zegoen, bere superheroi trajearekin. Urrutian itzal bat ikusi zuen, baina gerturatzen hari zela oso handia zela ohartu zen. Gertu zegoela matxo-man zela ohartu zen! Bere aurka egin izan ohi du beti eta margi-man konpontzen saiatzen zena berak beti aurkakoa egiten zuen!
Gertu zegoela bera suntsitseko, eskutitza bidali ziola esan eta margi-man joaten saiatu zen. Baina zoritxarrez matxo-manek zuen botereari aurre egiteko ez zen gai izan. Eta matxo-manek bere botere guztia margi-manekin erabili ondoren, bere amaiera izan zen, gorputza gelditu zitzaion.
Halako batean esnatu eta leku arraro batean zegoela ohartu zen. Ospitalean zegoen eta bere amak esna zegoela ikustean izugarrizko posa hartu zuen. Esan zion aste batez koma egoeran egon zela, ikastolako errekreoan erori eta buruan golpe handia hartu zuelako. Dena amets bat izan zen. Baina bere bizitzako ametsik politena. Nola bait esateko bere ametsa errealitate bihurtu zen egun batzuetan.






