Toxu gazte maltzurren aurka
28 10 2008Kaixo egun berria iritsi dela-eta Toxuren misio berria hasi da.
Gaurkoan Toxuren lana landareak babestea da, gaur egungo gazteek mozkortuta daudenean kalean dauden landareak suntsitzen baitituzte. Orduan pentsatuko duzuen bezala, Toxuk plan bat prestatu behar du, eta baita lortu ere. Sekulako plana asmatu du.
Toxuk orduan super-eremu batzuk ipini ditu, hau da, lur horiek zapaltzean kalanbrea ematen du. Gauean gazteak landareak puskatzera doazela, kalanbreak jo eta ezin mugituta gelditu dira, bost minutuz; beraz, Toxuk irabazi du gazteekin zuen lehia hau, hau bai hau superheroia!!
Hurrengo atalean kontu gehiago izango ditu Toxuk zuentzat.






