Bueno… Blogaren azken eguna heldu da. Ez naiz gehiago superheroi izango… C’est la vie… Nire egunak blog honetan amaitzear daude baina ez gara triste jarriko. Egun hau ospatzeko, Gaur parrandan noa!!!
Sorte ona opatzen dizuegu talde guztiei, beharko duzue eta!!!
Ni Flinozono superheroaia naiz, ongi etorri blog-era, seguruenik nitaz hitz egiten entzun duzuela, horelaxe izango balitz neure istorio guztiak jakingo dituzue: nola sortu naizen, nire superahalmenak, ekipamendua…
…NOLA??EZ DAKIZUE NOR NAIZEN??!!
Ba, nire biografia irakurrita, nitaz zerbait gehiago jakingo duzue…, HASI ORAINTXE BERTAN!
Izena:
Flinozono
Superahalmenak:
Flinozonek azido sulfurikoa( H2SO4) eta azido nitrikoa(HNO3) xurgatzen ditu elikagaitzat, hauek baitdira euri azidoaren osagaiak, eta ozonoa(O3) sortzen du, ozono geruzako zuloa ahal den neurrian txikitzeko. Horrez gain, izugarrizko indarra du.
Ekipamendua:
Filozonek buruan bi antena ditu. Beraiei esker xurgatzen ditu azidoak. Gainera, txakur termikoa du laguntzat (flinozonok ezizenez TT deitzen du). txakur honek beroa behar du bizitzeko. horretarako suterik egotekotan, bertara joan eta sua eta bere beroa xurgatzen ditu, baso asko eta askoren errekuntza ekidituz.
Mehatxuak:
CO2ri aurre egin, euri azidoa desagerartarazi eta ozono geruzako zuloa txikitu.
Ahulguneak:
Flinozonek ezin du karbono dioxidorik (CO2) xurgatu, hilkorra delako berarentzat. Horregatik bere etzai nagusia CO2 da, karbono dioxidos osaturiko hodei erraldoia, kutsadura handia sortzen duena. CO2k makila berezi bat dauka, Flinozono suntzitzeko izugarrizko CO2 molekulak jaurtitzen dituena.
Beste zenbait:
Pertsonaien iruadiak Olatzek eta Selenek egin dituzte. Corel Paint Sho Pro X2 programarekin eginda daude. Programa hau irudi diseinu programa bat da.
Historia laburra:
Flinozono bi zientzilari famatuk eraiki zuten: Olatzek eta Selenek. Haiek ez zekiten beraien esperimentu berria hain poteretsua izango zenik, baina superheroia sortu zuten. Hala ere, CO2 gehiegi produzitu zutenez,eta heroi maltzur bat agertu zen hondakin horien ondorioz. Handik aurrera CO2 eta flinozono etsaiak dira.