misioa: CO2 suntzitu!!

Errusia, 2008ko urriak 28.

Eguraldia oso hotza da, eluura ari du. bat-batean, basozainen basean dei bat agertu da. zuhaitzen hostoak erreta daude.

-Ezinezkoa da!! dagoen euriarekin, nola egon daitezke hostoak 

erreta ??-zioen basozain batek.

-Lantegi asko dago inguruan… agian… Bai!! Ez da euri normala. euri azidoa da!!-erantzun zuen basozain buruak.- Abia gaitezen bertara!

Munduko beste puntan, Santurtzin, Euskal Herriko herri txiki batean; itxuraz normala zirudien neskatxa baten buruan alarma bat piztu zen. momentu horretan paseatzen zebilen, baina betebeharak deiadar egiten zion. Inork ikusiko ez zuen nonbaitera joan zen eta bertan bere gizaki mozorroa kendu zuen. Morez jantzitako erobot bat zegoen neskatilaren lekuan. Segundu batean bertatik desagertu zen. nora joan ote zen??

Bitartean, basozainak zuhaitzak babesten zaiatzen jarraitzen zuten, baina euri azidoak zuhaitzak erretzeari ez zion uzten.

-Honen aurka ez daukagu zereginik. Ezin dugu hau horrela utzi! Euri azidoak bertako animaliak, landareak,… hilgo ditu. Gainera, ibai guztiak eta hurbileko herrietako biztanleak kutsatuko dira. Zer egin dezakegu?- zioten basozainek.

Orduan, segundu batean, argi more batek zerua zeharkatu zuen eta basozain taldearen erdialdean jauzi zen. Bere lekuan, jantzi moredun erobot bat  ageri zen, zutik, haiei begira.

-Nor zara zu?-galdetu zioten.

-Ni Flinozono naiz, eta euri azidoarekin zuei laguntzeko etorri naiz.

Hori esan eta segituan, Flinozono bere antenetatik hodeietako azidoak xurgatzen hasi zen, euria garbituz. Hodeiak ia guztiz garbi zeudenean eta dena primera zioanean, inguruan zerbait arraroa nabaritu zen, kutsadura handia egongo balitz bezala, hiri oso handietan bezala.

-JAJAJAJA!!!-barre algara burlati bat entzun zen. Ahots horrek beldurra ematen zuen.

- O ez…- xuxurlatu zuen Flinozonok.- CO2 eman ezazu aurpegia!

Mementu horretan inguruko kutsadura guztia elkartzen joan zen, hodei  handi batean batuz. Jarraian, hodeia forma hartzen joan zen, kez eginiko gizaki beldurgarri baten itxura hartu arte. Bera ikustean, basozainek izuturik alde egin zuten.

-Zertara etorri zara, CO?

- Mundua suntzitzeko plan berri bat daukat, euri azidoaren bidez Lurra planetako bizidun guztiak hilko ditut, horrela CO2  molekulen munduan ni izango naiz errege!!! Baina… beti bezala hor zaude zu, nire planak apurtzeko. Oraigoan ez da hain erreza izango.  Zure ukabilkadek ezingo dute  CO2  molekula erraldoi jaurtitzailearekin!! JAJAJAJA!!

- Hori ikusteko dago oraindik!

Hau esanda Flinozono gaztea bere indar guztiekin  CO2  renganatz abiatu zen, jipoi ederra emateko asmoz.  CO2  , ordea bere makila berria atera eta molekula erraldoiak jaurtitzen hasi zen. Bat-batean Flinozonoren antenak  molekulak xurgatzen hasi ziren.

-” Zer gertatzen ari da?? zergtik ari naiz  CO2  a xurgatzen? ezin ditut antenak kontrolatu… ahul sentitzen naiz… ez… ezin dut gehiago…”pentsatu zuen Flinozonek.

- Akabatuta zaude, heroitxo. Orain mundua suntzituko dut!!! JAJAJAJA!!!!

Halako batean, bere azken hatsarekin, aurretik pilatutako azidoekin ozonoa produzitu eta  ozono  molekula jario izugarria jaurti zuen  CO2  ren kontra. Gaizkileak, minaren minez garrasi egin zuen eta guztiz ahuldurik bertatik desagertu zen.  Flinozonok munda salbatu zuen!! Gutxika gutxika carbono dioxidoa desagertu zenez bere energia berreskuratzen joan zen. Hobeto zegoen eta teletransportazioa erabiliz, etxera itzuli zen, deskantsua guztiz merezita zuen eta.

flin-co2.jpg

Escriba un comentario

Usted puede usar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

*
Pertsona bat zarela frogatzeko (ez spam-a), idatzi irudi honetan ageri den segurtasuneko hitza.Egin klik irudian hitzaren audio-fitxategia entzuteko.
Egin klik anti-spam hitzaren audio-fitxategia entzuteko