misioa: txakur termikoa erreskatera!
Munduan pertsona irresponsable asko dago. Udan, bero handia egiten duen egunetan, mendira joaten dira egunpasa. Jan ondoren, kristalak uzten dituzte lurrtik botata. Joatean, ez dira dena batzeaz arduratzen, baina jakin gabe, sute bat sortu dute. Kristalek eguzki izpiak errefraktatzen ditu eta azpian dagoen belarra erretzen da, sua sortuz. Horrela baso asko eta asko erretzen dira, hektarea pila errez. Baina horretarako dago txakur termikoa: suaz eta bere beroaz elikatzen den errobot txakurra, Flinozonoren lagun mina!
Behin, sute izugarri bat zegoen Galizia aldean. 100 suhiltzaile inguru zebiltzaten sua itzali nahian baina ezin. Haien artean, eskutuan, inork ezagutzen ez zuen neskatxa bat zegoen.
-Zer egin dezakegu??-zioen batek.
-Horrela jarraituz gero, baso osoa erreko da!!!- erantzun zuen besteak, larriturik.
- Zoaz TT, laguntza behar dutela dirudi.-xuxurlatu zion neskatxak bere txakurrari.
Bat-batean tximistaren abiaduran txakur bat basora sartu zen suhiltzaileak harrituz. Baina harrituago geratu ziren txakurrak egindakoa ikustean: su kantitatea gero eta txikiagoa zen, desagertzen ari zen, izugarrizko abiaduran gainera. Pare bat minutu igaro ondoren, ez zegoen suaren arrastorik. Orduan Txakur Termikoa basotik atera zen eta suhiltzaileak txaloka eta txistuka hasi ziren.
- gora Txakur Termikoa suhiltzaileen heroia!! GORA!!







