JOXEMAI SUPER HEROIA 2.KAPITULUA
28 10 2008Egun eguzkitsu batean, Joxemai lo zegoen beti bezala,baina goseturik zegoen eta bazkaltzera joan zen.Bat-batean telebista piztu zuen eta albisteak ikusten ari zela,esan zuten meteorito bat zetorrela lurrera,meteorito hori oso handia zela esan zuten,mundua suntsitzeko adina.Meteorito hori geroz eta beherago zetorren, gutxi gora behera lau egun falta zitzaizkion meteoritoari lurrera erortzeko.Bitartean kamalastika eder bat egiten ari zen salto handiagoa egiteko.Salto horrekin salbatu behar zuen mundua.Azkeneko malgukia jartzea falta zitzaionean gaizki lotu zuen eta berriro askatzerakoan malgukia begira joan zitzaion.Orduan,azkar-azkar medikuarengana joan zen.Han zegoen bitartean denbora aurrera zioan.Azkenik,Joxemai medikuaren kontsultatik irten zen begi bat estalita zuelarik eta 30 minutu falta zitzaizkion mundua salbatzeko.Azkar-azkar etxea joan zen eta malgukia ondo lotu eta salto bat egin zuen,meteoritoari heldu eta berak zuen indar guztiarekin bidali zuen lurretik meteoritoa.






