Mendiko gaua!
Egun batean, hiru lagun, Arkaitz, Iker eta Olatz, mendira joan ziren asteburu bat pasatzera, lur azpian dagoen iturburu batera. Negua zen, eta normala zenez, elurra gelditu gabe ari zen. Naiz eta elurra egin, gaua epela zen. Iturburuaren kanpoaldean etxolatu eta iturburura sartu ziren. Iturburuan zeudela, euri egiten hasi zen, elurra urtu egin zen eta iturburuaren ur maila igotzen joan zen, lagunak urperatu arte. Gainera, ilargi betea zegoen eta gau erdia zen, urtero gertatzen zen, eta han zegoena, egun hortan eta ordu hortan, super ahalmenak lortzen zituen. Hango uragatik eta mineralengatik gertatzen da. Ikerrek, pentsatzen dituen gauzak erakartzeko ahalmena lortu zuen, baina, jendeari ezin dio begietara begiratu, bestela itsu geratzen delako. Olatz, metro bateko maitagarria bihurtu zen. Arkaitzek, aldiz, super indarra lortu zuen, baina ezin zuen bere super indarra kontrolatu. Iker eta Olatz aliatu ziren, eta Superantis izenarekin borrokatzen dute, kutsaduraren kontra. Munduko pertsonarik txarrena, Atan, berarekin borrokatzeko konbentzitu zuen, Atantxo izenarekin.






