Meteoritoaren mehatxua
26 10 2008Ezin zen geldirik egon. Alde batetik bestera zebilen susmo txar bat izango balu bezala. Terrazara atera eta zerua begiratu zuen. Kolore gorri-laranjakoa zen, odol kolorekoa.
Bat-batean ordenagailuak soinu adierazgarri bat egiten hasi zen eta monitorean hau jartzen zuen: ALARMA!!!!
Harrapaladan bere trajea jarri, bota propultsoreak hartu eta misio honetarako ezinbestekoak ziren oxigeno bonbonak hartu zituen, meteorito bat lurra joko zuen eta.
Bere laguna Michael Quirrel deitu zuen, hain zuzen, NASA-ko zuzendari nagusia. Egia zen, meteorito erraldoi bat lurra joko zuen 10 ordu barru. Zerbait egin behar zuen!!!!
Superglue New York-eko kalera atera eta hiritarei laguntza eskatzen hasi zen. Ordu bat barru, milioika bolondres zituen laguntzeko prest, gauza normala, bestela hil egingo baitziren.
“RING RING” telefonaren melodia entzun zen. Michael, NASA-ko zuzendaria, zen berriro.Informazio berria zeukan eta Superglueri esan zion. Meteoritoa 100.000 kilometro karratukoa zela eta Ipar Amerikaren aurka joko zuela azaldu zion.
Orduan, supergluek bolondres guztien laguntzaz pegamentuzko hesi erraldoi bat egitea erabaki zuen. Esan eta egin, 3 ordu pasatu zirenerako 100.000 metro karratuko kolazko hesi erraldoia eginda zegoen.
Orain bere eskuan zegoen lurraren geroa. Bere superindarra erabiliz eta oxigeno bonbonak hartuta hesia kokatu egin zuen meteoritoa joko zuen tokian. Orain itxaron beharra zegoen.
2 minutu geratzen ziren. Mundu osoa beldurtuta zegoen, baina itxaropena galdu barik. Minutu bat, gero eta urduritasun handiagoa zegoen.
3,2,1….PUM!!! hesiaren aurka jo zuen meteoritoa mila zatitan zatitu baino lehen. Zorionez, hesiak aguantatu egin zuen eta lurra berriz ere salbu zegoen.
Eskerrik asko superglue!!!






