Flanders Superhomeori egindako lapurreta
Egun batean, Homer, Bart, Lisa, Maggi eta Marge etxean zeuden telebista ikusten eta bat-batean, Superhomero bere entzumen izugarriarekin, soinu bat entzun zuten goiko pisuan. Soinu hori entzun ondoren, Superhomero bere logelara joan zen eta bertan Marge eta bera zeukaten diru-kutxa desagertu egin zela konturatu zen. Orduan, Homer oso haserre jarri zen eta lapurra bilatzen hasi zen Springfield osoan. Bere logelan, hatz marka bat aurkitu zuen eta laborategi batera eraman zuen, ea nor izan zen jakin ahal izateko. Hilabete bat pasatu ondoren, laborategi horretara bueltatu eta bertan esan zioten, bere auzokidearen hatz-markak zirela, hau da, Flandersenak. Hori jakin ondoren, Flandersen etxera joan zen bere kutxa bilatzera, baina ez zuen aurkitu eta balio handiko gauzak lapurtu zizkion. Azkenik, Flandersi lapurtutako balio handiko gauzak saldu eta bera lapurtu zion diru-kutxa zegoen dirua berreskuratu zuen.







