DANTZA EGINEZ ENERGIA SORTU?? POSIBLE DA!!

27 10 2008

Gaur Internetetik nabigatzen nengoenean artikulu benetan interesgarria irakurri dut.

Noizbait pentsatu duzue zenbat energia sortzen duzuen larunbatero dantzalekuetan? Ondo egongo zen energi hori erabilgarria bihurtzea ezta?

Idei bat izan dut, energi hori biltzen duen dantzaleku bat eraikiko dut Gasteizen: dantza pistari konektatuta egongo diren bateria batzuk jarriko ditut, horrela pauso bakoitzarekin energia lortuko dut.

Egia esan idei hau ez da nirea, baina nik gure hirian sartuko dut, horrela energia lortuko dugu modu garbi batean gure planeta kontaminatu gabe.

Beno lagunok utzi behar dizuet, INN aldizkaritik deitu didate nire ideia azaltzeko. Zorte pixka batekin hurrengo zenbakiaren portada izango naiz!!

(Hemen usten dizuet irakurri dudan artikuluaren linka gehiago jakin nahi dutenentzat)Laughing

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13964



26 10 2008

Oso artikulu interesgarri bat irakurri nuen orain dela egun batzuk, bertan zientzialari batzuen ideia berri bat azaltzen zen: gure gorputza energi-iturri moduan erabiltzea. Irakurri nahi baduzue, hemen usten dizuet linka. http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13643 .
Bueno, artikulu hori irakurri eta nire super-inteligentzia martxan jarri nuen makina bat sortzeko asmoarekin. Nire tailerrera jaitsi eta hau pentsatu nuen:
- Orain krisia dagoela, jendeak ez du diru asko ordaindu nahi elektrizitatea ordaintzeko, beraz elektrizitatea sortzen duen aparatu merke bat egitea lortzen badut, jende asko eta asko erosiko du, eta beraz ez dute hainbeste kutsatuko haien kabuz lortuko dutelako energia berriztagarria.
Nork ez dauka bizikleta bat? Ia etxe guztietan dago bat, beraz, zergatik ez dut zerbait egiten bizikletaz ibiltzean sortzen den energia gordetzeko? Generadore bat egingo dut oinpekoak lotzen diren lekuan jartzeko, generadore horretan gordeko da energia eta behin bertan gordeta mugikorrak, mp4ak, ordenagailu portatilak, linternak eta horrelako makina txikiak kargatzeko erabili ahal izango da energia hori.
Gainera, norbaitek bizikleta estatikoa badauka etxean mekanismo berdina erabili ahal izango du, bizikleta estatikoaren oinpekoan generadorea kokatuz eta zuzenean, energia hori nahi duen aparatu elektrikora zuzenduz.
Gauza txiki horrekin ezin izango da mundua salbatu, baina gutxiago kutsatzea eta gastatzea lortuko da, baita jendea kirola egitea ere.

bici-azul1.jpg



17 10 2008

Kaixo guztioi!! TeknoMarsupilani nauzue, hemen nago berriro atzo kontatzen hasi nintzen istorioa jarraitzeko.

Gogoratzen duzuenez PLAN perfektua bururatu zitzaidan, ez? Ba hauxe da PLAN hori:

Emakumea ospitalera eraman eta gero iruditu zitzaidan horrekin ez nuela egin behar nuen guztia, eta horregatik dirua lapurtu zioten makarrei bilatu eta harrapatu nituen!

Horrezkero, ZIGOR GOGOR bat jarri nien: Gasteizko alde zaharraren botila eta edalontzi guztiak bilduko zituzten igande guztietan!

Horrela amonei lapurtzeko gogoak kenduko zaizkie(pentsatu nuen)

Hau eginez gero oso harro sentitu nintzen eta horrela pentsatu nuen:

OSO ONDO MARSUPILANI HORRELA SEGI ETA MUNDUA SALBATZEN BUKATUKO DUZU ZURE SUPERPOTEREEKIN!

(Hurrengo kapituluetan Marsupilaniren misioak zailagoak izango dira eta kutsadurari edo aldaketa klimatikori buruzko gaiak tratatuko ditu)Wink



SpAce ChiiMpS

16 10 2008


Hauek Space chimps-ak dira, nire lagun hoberenak. Haiek arazo larri eta espazialetan laguntzen didate .
AGURTU IEZAIEZUE!



HIRIKO SUPERHEROIA!! bai horixe…

15 10 2008

Kaixo nire lagun maiteak, TeknomarSupilani naiz eta hemen nauzue berriro aste honetan bertan gertatu zaidan istorio bat kontatzeko asmoz.

Lehenengo lekuan eta denboran kokatuko zaituztet: igandea, goizeko bederatziak, larunbat horretan kriston festa egon zen Gasteizko alde zaharrean, imajinatu dezakezue nola gelditu ziren kaleak. Botilaz eta edalontziz beteak.

Beno, esan nahi nuena, igandean ohetik jaikitzerakoan dei bat hartu nuen, emakume zahar bat zen eta arazo larri bat zeukan: ogia erosteko etxetik ateratzerakoan botila batekin irristatu eta lurrera jausi egin zen, gainera momentu horretan makarra batzuk etorri ziren eta zeraman diru guztia lapurtu zioten.

Horrelako istorioa entzuterakoan pentsatu nuen:

HAU DA NIREA!! EMAKUME HORI SALBATU ETA HIRIKO SUPERHEROI HOBERENEAN BIHURTUKO NAIZ.

Ez nuen pentsatu ezta momentu bat ere, eta emakume horri salbatzera abiatu nintzen nire buztanak ematen didan abiadurarekin lagunduta. Lekura ailegatzerakoan emakumea hartu eta ospitalera eraman nuen nire buztanean lotuta.

Baina uzte nuen horrekin ez zela nahikoa eta PLAN perfektua bururatu zitzaidan…

(Jakin nahi baduzue zein den gure Marsupilaniren plana ez galdu hurrengo kapitulua)

                                           JARRAITUKO DU…



Ni neu.

14 10 2008


Hemen duzue nire bideo bat, nire denbora librean egin nuen! Horrela nolakoa naizen ikusi ahal izango duzue.



Euriteak!!

14 10 2008

KAIXO! Teknomarsupilania nauzue nire asken abentura kontatzeko asmoz. Badakizuenez mundua salbatzeko asmoa daukat, eta horretarako beste pausu txikitxo bat eman dut. 

Orain dela 4 egun nire etxean nengoen abentura berri bat itxaroten euria egiten hazi zenean… Gero konturatu nintzen EURITEAK GERTATZEN HARI ZIRELA nire etxetik nahiko hurbil zegoen herri batean. Hori jakin eta gero ziztu bizian joan nintzen horra, zuhaitz batetik bestera salto eginez eta nire auzokide guztiei nirekin etortzeko esanez.  Nahiko ondo eramaten naiz nire auzokidekin, ez dakit zergatik baina eskatzen diedan gauza guztiak edo ez badira guztiak, asko egiten dituzte, beraz pertsona pilo joan ginen eurite horiei aurrea hartzeko asmoz.

Suhiltzaileekin batera egin genuen lan, pertsonak haien herritik atera genituen, ura atera genuen etxeetatik, urarentzat beste irtenbide bat bilatu genuen… Egunez eta gauez egin genuen lan, ia atsedenik hartu gabe.

Azkenean gure asmoa bete genuen eta herria salbatzea lortu genuen! Hango herritar guztiek eskerrak eman dizkigute, baina gauza mordoa galdu dituzte… Zenbait auto apurtu dira, baita elektodomestiko pila ere, desperfektu asko eta asko egon dira eraikuntzetan… Baina alde ona pertsonen osasuna izan da,  ez baitira osasun-arazo larriak egon.

Istorio honen bukaera ona izan bada ere zerbait egin beharko genuke hainbeste euri egitean kontzekuentzia larririk ez egoteko, ez duzue uste? Ba al duzue zuek ideia onik euriteek arazo larriak ez ekartzeko?

Gainera, herri garatu batean gertatu da hau, ez nago ziur hau 3. Munduko herri batean gertatu izan balitz hain bukaera ona izango zuenik…inundacion-capital-federal11.jpg



TeknoMarsupilani umeen salbatzailea!

14 10 2008

Egun batean, Gasteizen, familia bat gosaltzen zegoen umeei burukomina hasi zienean. Amak ez zekien zer egin eta aitarekin hitz egin ondoren amonarekin uztea erabaki zuten, ez ziren eskolara joango. Ama eta aita etxetik joan ziren lan egitera eta amona umeekin gelditu zen.

Ordu batzuk pasa eta gero amona bazkaria prestatzen hasi zen baina baita berari burukomina hasi zaiola konturatzean, ohera sartu zen bazkaria suan utzi zuela konturatu gabe. Orduan, umeak amona ohean dagoela konturatzen pilotarekin hasten dira jolasten sukaldearen barruan. Zoritzarrez,pilotarekin bazkariari eman eta sua sukalde osotik abiatu zen, etxean sute ikaragarri bat hasi zen.

Amonak ezin zuen ezer egin, baina auzokide bat hiriko superheroiari,Teknomarsupilaniri, deitu eta hau bere super buztanarekin bost minututan ailegatu zen etxera.

Baina…arazo bat zegoen! bera bakarrik ezin zuen sute handi hori piztu orduan bere lagunei, Space Chimps-ei deitu zien.

Azkenean, gure superheroiei esker umeak eta amona hil seguru batetik salbatu ziren.

Hau izan da dena kapitulu honetan. Gehiago eta interesgarriagoa hurrengo kapituluan.

                                                 IT WILL CONTINUE…



Ongi Etorri Teknoskopiora!

7 10 2008

Ongi etorri Elhuyar-blogak.org-ra. Hauxe da zure lehenengo post-a. Editatu ezazu post hau, jarri beste izenburu bat eta testuak aldatu edo ezabatu.

Post honen bidez, superheroiak bere burua aurkeztuko du: izena, bere historia laburra, superbotereak, zer ekipamendu daraman, zer mehatxuri aurre egiten dion, eta, noski, baita bere kriptonitak edo gune ahulak zein diren ere.

Beraz, osatu superheroiaren taula eta egizue zuen aurkezpena post honetan. Ondoren, hasi blogeatzen!

marsupilami.jpg
Izena:
TeknoMarsuilani
Superahalmenak:
Super-inteligentziaSuperbuztanarekin lekuetan kolgatzen da eta azkarrago heltzen da lekuetara. Gauzak hartzeko ere balio dio.

Oso jatorra denez, jendea kasu egiten dio. 

Ekipamendua:
Ez darama ekipamenturik.
Mehatxuak:
Ingurumenarekiko araso gustien aurka borrokatzen du, baita araso horiek sortzen dituzten pertsonen aurka.
Ahulguneak:
Mundua ondo dagonean indar gutxiago dauka eta munduan arasoak daudenean potere gehiago dauka.
Beste zenbait:
Araso oso larria ta espazioala(espazioan) daudenean potere gehiago dauka.