DARWINISMOA ETA NEODARWINISMOA
1859. urtean, Charles Darwin ingelesak eboluzioaren teoria berri bat proposatu zuen, Espezieen jatorria izeneko bere liburuan jasoa. Urtebete lehenago, artikulu-sorta bat argitaratu zuen Alfred Wallacerekin batera. Beste ikerlari honek ere Darwinen ondorio berak lortu zituen bere aldetik. Darwinek proposatutako eboluzio-mekanismoak ondorengo ideia hauetan laburbil daitezke:
- Espezie bateko indibiduo guztiak ez dira berdin-berdinak. Ondorengotzaren aldakortasun bat badago, genetikoki transmititzen dena.
- Indibiduoen artean bizirik irauteko borroka dago, eta indibiduorik egokienak izatea eragiten duten bariazioen jabeak bakarrik irauten dute (egokienaren bizi-iraupena). Era horretan, bariazio egokienak gordetzen dira. Ideia horri hautespen naturala esan zitzaion.
- Moldakortasun-bereizgarriak pilatzeak espezie batzuetatik besteetarako aldaketa hori eragingo du.

Aldakortasunaren jatorria eta horren transmisio hereditarioaren mekanismoak azalduko lituzkeen fundamentu genetikorik gabe plazaratu zen teoria hau. Mendelek herentziari buruz urte batzuk lehenago egindako lanak oharkabean igaro ziren zientzialari gehienentzako. Lan horiek berriro aurkitu izanari esker, ordea, Darwinen teoriak zenbait aldakuntza jasan zituen, genetikaren ulermenean oinarriturik, eta horrela, neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa sortu zen. XX.mendearen lehen erdian,biologiaren eremu guztietan egin ziren aurrerapenei esker,beste interpretazio batzuk eman ahal izan zitzaizkion Darwinek eta Wallacek proposatutako eboluzioaren teoriari.
1930. urtean,genetikaren alorrean egindako aurkikuntzen bidez,zientzialari talde batek eboluzioaren teoria berria egin ahal izanzuen.Teoria horren arabera,mutazioak,birkonbinaziogenetikoa eta hautespen naturala ziren eboluzio-aldaketaren motor nagusiak.
Teoria horrek neodarwinismoa edo teoria sintetikoa du izena,biologiaren hainbat eremu batzen baititu;esaterako,genetika,paleontologia,biokimika eta ekologia.
Neodarwinismoaren ezaugarri nagusiak puntu hauen bitartez labur ditzakegu:
-Lamarckismoa baztertzen du.Ezaugarri eskuratuen teori ukatzen du.
-Aldakortasu genetikoa bi prozesuk eragiten dute:mutazioak eta birkonbinazioak.Ugalketa asexuala duten banakoen aldakortasun-iturri bakarra mutazioak dira.Sexu bidezko ugalketa duten banakoetan,birkonbinazio genetikoaren prozesua gertatzen da.
-Hautespen naturalak eragina du aldakortasun genetikoan.Populazio bateko banako bakoitzak hainbat alelo ditu,eta alelo horien eraginez,fenotipo bat du.Hautespen naturalak eragina du aldakortasunetan.
-Hautespen naturalak populazio baten alaloak aldatzen ditu.Banakoei fenotipo onuragarriak ematen dizkieten alaloak gero eta banako gehiagotan agertuko dira.
-Populazioak eboluzionatzen du,ez banakoaek.Honela definitzen dute populazioa:eremu berean bizi diren espezie bereko banakoen taldea.Elkarren artean gurutzatu eta ondorengo emankorrak sortzen dituzte.
-Pixkanaka gertatzen da eboluzioa.Polpulazio bateko hainbat aleloren kopuruetan aldaketa txikiak sortzean gertatzen da eboluzioa.Espezie berri bat azaltzeko prozesua oso luzea da.






