teorien konparaketa

Just another Teknoskopioa 2009 weblog
  • Hasiera
  • George Cuvier: Darwinen aurrekaria
  • Lehenengo teoria eboluzionistak
  • Darwin eboluzioaren ardatz
  • Darwini arrazoia emanez
  • Darwini gure fedea

George Cuvier: Darwinen aurrekaria

“Bizitzaren oinarria eta noiztik datorren ez jakite hori urte askotan zehar izan dira gizon eta bereziki filosofo askoren zalantzak. Historiaurrean ere garrantzi handikoak ziren “jakintsuek” zioten “teoriak” edo “ideiak”. Erromatar inperioaren gainbeherarekin batera kulturaren eta garapenaren gainbehera ere etorri zen eta denok dakigu Erdi Aroa garai ilun eta beltz bat izan zela alderdi gehienetan. Gainera garai honetan erlijio eta boterea izugarrizko kontrola zuten herritarren burutan eta Biblian oinarritutako teoria hauek denbora asko iraun zuten, gainera, zientzialari asko bere alde aldarrikatu ziren eta horietako garrantzitsuenetako bat dugu George Cuvier; agian antropologia alderdiko garaitu nabarmenetakoa.”

George Cuvier zientzialari “haundia”.

George Cuvier

George Cuvier

Georges Léopold Chrétien Frédéric Dagobert Cuvier, Cuvier-eko Baroia, (Montbéliard, 1769ko abuztuaren 23a – Paris, 1832ko maiatzaren 13a) naturalista eta zoologo frantziarra izan zen, Frédéric Cuvier naturalistaren anaia zaharra.
Anatomia konparatuaren eta paleontologiaren bultzatzailea izan zen. Napoleonen garaian eta Borboien errestaurazio garaian kargu garrantzitsuak izan zituen Parisen, Frantziako Historia Naturaleko Museoan irakasle izendatu zutelarik.

Animaliak beren egitura eta morfologiaren arabera sailkatu zituen lehenengotako zientzialaria izan zen 1817an Regne animal distribué d’après son organisation liburua argitaratu zuenean. Honen arabera animaliak lau talde nagusitan sailkatu zituen: ornodunak, moluskuak, artikulatuak eta radiatuak.
Paleontologiari dagokionean Cuvierrek aportazio handia egin zion zientzia honi fosilen inguruko ikerketa ugari eginez. Eboluzioaren erabat aurkakoa zen, fijismoaren defendatzaile sutsua, eta kataklismo jarraituen teoria plazaratu zuen: jainkoak izaki bizidunak sortzen ditu baina saiakera okerra dela uste duenean katastrofe bat sorrarazten du izaki guztiak hil eta berriak sortzeko. Horrela azaltzen zuen fosilen erregistroaren estratigrafia.
Lurrak 6000 urteko adina zituela ere esan zuen.

Teoria fijista eta katastrofista

XIX. mendearen hasieran, izaki bizidunen sorrera eta existentzia Eskritura Santuen hitzez hitzeko interpretazioaren bidez azalktzen siren. Testu horiek oinarritzat hartuz, zientzialariek teoria fijista landu zuten. Teoria horren esanetan izaki bizidun  espezieak krezio-prozesu baten emaitzairen, eta inongo aldaketarik gabe iraun dute Lurraren historia osoan zehar. Fijismoaren teoria ez zen Bibliaren hitzez hitzeko interpretazioan oinarrituriko teoria bakarra izan. Izan ere, fijismoak ez zuen fosilaren inguruko hauzia argitrzen; alegia, zer dela eta aurki tdaitezke egungo espezieetan salika ezinezko fosilak?

Beste teoria horri katastrofista deitzu zitzaion, eta Biblian aipaturiko hondamendia eta katastrofeak erabiltzen zituen hainbat espezieren iraungipena azaltzeko. Katastrofismoaren defendatzailerik sutsuenetako bat George Cuvier frantziarra izan zen, bere garaiko europar naturalistarik handiena.

Katastrofe naturala

Katastrofe naturala

Katastrofismoa, Georges Cuvierrek proposatutako teoria zientifiko bat da. Teoria honen arabera, Lurrean gertatutako aldaketa geologiko eta biologikoak, ez dira pixkanakako aldaketen ondorio, baizik eta bapateko aldaketa bortitzen ondorio, teoriari izena ematen dioten katastrofeak.
XIX. eta XX. mendeetan, eredu geologiko nagusia uniformismoa izan den arren, pixkanakako aldaketek, Kontinenteen jitoaren teoria, plaken tektonika eta Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboa edo dinosauroen desagerpena bezalako tesi katastrofistak onartzera eraman dute, pixkanakako aldaketez gain, uneko katastrofeak ere badaudela aintzat hartuz.

Katastrofismoaren historia

Cuvier, fijismo eta kreazionismoaren teoriei oinarria ematen saiatzen ari zen, froga ugarien aurrean. Desagertutako espezieen fosilak, fijisten ateen aurrean pilatzen ziren, eta vis plastica bezalako teoriak, naturaren kutixi bezala hartzen zituztenak, erabat zentzugabeak ziren.
Cuvierrek, fosilak, desastre biblikoetan, Jainkoak, sortutako espezieen iraungitzearen edo jarraikako sorreren ondorio zirela proposatu zuen. Honela, adibidez, Noeren arkan sartu ez zen animalia batek, bere existentziaren hondar hori utziko luke. Ondoren, iraungitakoen erabat ezberdinak ziren espezie berriak agertuko ziren. Teoria hau oinarri hartuta ezarri zen Jarraikako sorkuntzen teoria.

RSS iruzkinak
RSS iruzkinak
Trackback
Trackback

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipurako URLa

Iruzkina idatzi

Bilatu

Sartu

Pasahitza berreskuratu

Estekak

WordPress.com
WordPress.org

Menua

  • Darwin eboluzioaren ardatz
  • Darwini arrazoia emanez
  • Darwini gure fedea
  • George Cuvier: Darwinen aurrekaria
  • Lehenengo teoria eboluzionistak
rss RSS iruzkinak valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox