EGUNEROKO MISTERIOTSUA
irohima3 | 2010(e)ko Maiatzak 31Nahia dut izena, 17 urte ditut eta gaur Elorrioko liburutegian eguneroko zahar bat aurkitu dut. Egunerokoak hau zioen:
MARTXOAK 27 (1754)
Orain arte hainbat gauza aztertu ditut, Darwini buruz asko ikasi nuen eta hainbat animalien eboluzioari buruz ere,baina asteak daramatzat ezer ikertu gabe, baina guztia aldatu zen gau batean telebista ikusten nenbilela meteorito bat jauzi zela entzun nuen arte. Momentu horretan nire bizitza guztiz aldatu zen.Ordenagailua piztu eta berehala informazioa bilatzen hasi nintzen, eta hau aurkitu nuen …. “Gaur martxoak 26 18:34ean meteorito bat jauzi da Australian, bertako eta inguruetako jende guztia hil dela uste dute. Meteoritoren jauzierak, Ozeania, eta Asiaren gune handi bati kaltetu dio. Meteoritoen uhinen ondorioz hainbat tsunamia izan dira Afrikako hegoaldean ere, mundu guztiak jada galdetzen du ea zer gertatuko den ea gure espeziea desagertuko ote den edo zientzialariek dioten bezala ia eboluzionatuko dugun.”
MARTXOAK 28 (1754)
Eguneroko hau liburutegian uztea erabaki dut, urte batzuk geroago eboluzioren bat gertatu bada beste batek jarrai dezan.






