Kaiixoo!
telleberriazka | 2010(e)ko Urtarrilak 28Darwin naiz, naturalista eta biologo ingelesa. 1831.urtean Hego Amerikako itsas
aldean eta Galapagos uharteetan zehar aritu nintzen ikerketak egiten. 5 urtetan zehar ibili nintzen HMS Beagle ontziarekin batera espezie ezberdinak aztertzen. Oraingoan beste historio batekin natorkizue……aurreko bidaiako helburua espezie ezberdinak aztertzea izan zen, oraingoan berriz, gizakiaren eboluzioan murgilduko naiz. Ikerketa hau hasi baino lehen,beharrezkoa da gizakiaren eboluzioa zer den jakitea. Gizakiaren eboluzioa, denboran zehar izaki bizidunengan gertaturiko aldaketen katea da ( ibiltzeko modua, forma,garunaren edukiera…). Hau irakurri ostean, normala iruditzen zait zeuen buruari, zergatik eboluzionatzen garen galdetzea. Hainbeste liburu irakurri ostean galdera horri erantzuteko gai naizela uste dut. Eboluzioaren oinarriari (nolabait esateko), eboluzioaren teoria deritzo. Teoria horrek dioenez, naturak, hainbat urtetan izakiek behar izaten zutena ematen zien, hobeto bizi ahal izateko. Eboluzioaren gaira itzuliz; ohikoa den galdera horri erantzuteko…….ez dago erantzun aproposik. Nahi baduzue,neure ikuspuntu pertsonaletik erantzun ahal dizuet. Kontuan hartuta eboluzioaren teoria eta guzti hori, neure hausnarketa hauxe da: milioika urtetan, gizakia, eboluzionatzeko beharra izan duelako, eboluzionatu da. Ez dakit neure erantzuna, beste hausnarketa batzuekin bat datorren edo ez, baina nire ustez esaldi hori, erantzun guztiak batzen dituen azalpen labur eta garbia da. Badakit gizakiaren eboluzioa, Afrikan eman zela baina geure bidai imaginarioa, Euskal Herriko kobazuloetan zehar izango da. Guztiok pentsatuko duzue ni izango naizela, ikerketa horren protagonista, baina ni zaharkituta nagoenez, Ane, Itziar eta Iraia izango dira bidai honetako ikertzaileak. Aste Santuko oporretan Euskal Herriko kobazuloetan zehar murgilduko dira, Hominido desberdinak aztertzeko. Bidaia furgonetaz egingo dute, bisitatu behar dituzten kobazulo ezberdinak, bata bestetik urrun daudelako.
Beno uste dut gehiegi nahastu naizela istorio honetan, hortaz, Elorrioko hirukotearekin utziko zaituztet ikertzaile lanak egiteko. Besterik gabe, bidai hau bukatzean egongo gara elkarrekin berriro. Laster arte……
- DARWIN -
ANIMAZIOA
Eboluzioari buruz, animazioa aurkitzen ibili garenean, bideo baregarri hauek aurkitu ditugu. Ea gustatzen zaizkizuen!





