Darwinen oroitzapena Elorrion

Just another Teknoskopioa 2009 weblog
  • Homerren eboluzioa
  • Hasiera
  • Priimateak!
  • Austtralophiittecus!
  • Homiiniidooak!
    • Hommo Habiiliis
    • Hommo erecttus!
    • Hommo Sapiiens Neanndertthaliis!
    • Hommo Sapiiens Sapiiens!
  • Konnparakettak!
  • Aguurra!

Priimateak!

PRIMATEAKMomentu honetan Zugarramurdiko kobazuloetan gaude, hemen egondako Primateei buruzko aztarnak aurkitzen.  Darwinek kontatu digunez, duela 70 milioi urte agerturikoak dira. Paleontologoek Primateen berri jakiteko, Montana, Colorado,Mexiko eta Wyomingen aurkitutako fosiletan oinarritu ziren, jakin beharrekoa da, Primate gehienak tropikoetan bizi zirela. Zientzialariek kontatutako xehetasun batzuk ditugu zuei kontatzeko: lehen primate hauek oso txikiak ziren eta zuhaitzetan bizi ziren. Usaimen garatueneko koadrupedoak ziren. Anatomia arloan, gizaki hauen hortzak nabarmentzen dira, hauek adierazten baitute, zer-nolako dieta jarraitzen zuten Primateek: paleontologoek, gizaki hauek, intsektuak eta baita haziak jaten zituztela uste dute. Gizaki mota hauek ikusmen binokularra zuten, hau da: erliebeak eta distantziak ondo ikusteko ahalmena zuten. Gainerako animalietatik bereizgarriak ziren; garun handia eta ahalmen psikiko aurreratuagoak baitzituzten. Ohikoa denez gizaki baten ondoren, beste gizaki berri bat garatzen da, eta horregatik Primateak garatu egin ziren. Hau gertatzeko pauso batzuk eman behar izan zituzten, adibidez: Hauen begiak, aurpegiaren aurrealdera desplazatu ziren, eta honek pertzepzio sakonagoa ahalbidetu zuen. Zuhaitzetan bizi zen animali honentzat, bista, gero eta garrantzitsuagoa zenez, usaimen aparatua murriztu zen.Primateen arintasunak eta koordPRIMATEAK 2inazioak, gorputzeko mugimenduak kontrolatzen dituzten burmuinaren atalak garatu egin zitzaizkien. Eta normala denez animali hauen oin eta esku oratzaileak, beharrezkoak ziren zuhaitzetan gora-behera aritzeko. Jakinarazi nahi dizuet Primate guztiek 5 behatz zituztela. Ohikoa denez gizaki orok du garatu beharra eta horregatik……. Denbora igaro ahala, Primateak zuhaitzetatik jaitsi ziren (duela 6 milioi urte inguru), eta bertan eboluzionatzen jarraitu zuten……..Hominido bilakatu arte! Primateak aztertu ditugu jadanik, eta laster Aste Santuko oporrak amaituko direnez, hobe dugu bizkortzea. Zugarramurdiko egin-beharrak amaitu ditugu, beraz goazen Sarara.

RSS iruzkinak
RSS iruzkinak
Trackback
Trackback

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipurako URLa

Iruzkina idatzi

Bilatu

Sartu

Pasahitza berreskuratu

Estekak

Menua

  • Aguurra!
  • Austtralophiittecus!
  • Homiiniidooak!
    • Hommo erecttus!
    • Hommo Habiiliis
    • Hommo Sapiiens Neanndertthaliis!
    • Hommo Sapiiens Sapiiens!
  • Konnparakettak!
  • Priimateak!

Archives

  • Urtarrila 2010
rss RSS iruzkinak valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox